304. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Deialdia, laguntzak emateko ostalaritza, ostatu emate eta ferietako atrakzio zerbitzuei, gutxitu daitezen jarduera murriztu edo debekatu izanaren ondorio ekonomikoak, COVID-19a dela eta. Laburpena

Arroizko Udalak 2020ko azaroaren 26an hartutako erabakia, zeinaren bidez deialdi bat egiten baita laguntzak emateko ostalaritza, ostatu emate eta ferietako atrakzio zerbitzuei, gutxitu daitezen jarduera murriztu edo debekatu izanaren ondorio ekonomikoak, COVID-19a dela eta.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/540697). DDBN identifikazioa: 540697.

Laguntzen deialdi honen xedea da arintzea –eta berehalakoan jardutea– ostalaritza, ostatu emate eta ferietako atrakzio zerbitzuen ondorio ekonomikoak, Nafarroako Gobernuak aldi baterako ezarritako debeku eta murriztapenak direla eta; hain zuzen ere, osasun-krisiari aurre egiteko, joan den urritik jarritako debeku eta murriztapenak direla eta.

Eskaerak egiteko eskabide-orria aurkeztu beharko da, interesdunak berak sinatua edo, bestela, ordezkari batek, baldin zuzenbidean balioa duen bideren bat erabiliz frogatzen badu ordezkaritza hori; horretarako, deialdi honen I. eranskinean ageri den eredua erabiliko da.

Eskaerak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, deialdi honen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Arroitzen, 2020ko abenduaren 4an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2015833