304. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

2021erako tasak eta zerga-tasak. Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2020ko abenduaren 17an egin bilkura arruntean, erabaki zuen onestea, besteak beste, Agoizko Udalaren tasa eta zerga-tasen zerrenda 2021eko ekitaldirako.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espediente horiek jendaurrean egonen dira Udalaren Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedienteak behin betiko onetsitzat joko dira, aitzineko lerroaldean aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.

Agoitzen, 2020ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Ángel Martín Unzué Ayanz.

Iragarkiaren kodea: L2015889