304. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

2021eko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2020ko abenduaren 17an egin bilkura arruntean, erabaki zuen onestea, besteak beste, 2021eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, hura betearazteko oinarriak eta plantilla organikoa honako hauetarako: Udala, Udalaren Musika Eskolaren Patronatua eta Kanpondoa SL sozietate publikoa.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espediente horiek jendaurrean egonen dira Udalaren Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedienteak behin betiko onetsitzat joko dira, aitzineko lerroaldean aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.

Agoitzen, 2020ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Ángel Martín Unzué Ayanz.

Iragarkiaren kodea: L2015888