304. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

“Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen 2568/86 Errege Dekretuaren 47. artikuluan eta harekin bat datozenetan ezarritakoari jarraikiz, udal-mugartetik kanpora egoteko asmoa dudanez,

EBAZTEN DUT:

1. Alkate honi dagozkion eskumenak eskuordetzea, 2020ko abenduaren 9tik alkateak bere eginkizunei berrekin ahal izan arte, Aritz Ayesa Blanco zinegotziaren esku utzita.

2. Honen berri ematea Udalbatzari hurrengo osoko bilkuran eta dekretu hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan.”

Antsoainen, 2020ko abenduaren 9an.–Alkate udalburua, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2015088