302. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Udalak, 2020ko azaroaren 27an egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Aipatutako espedientea jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek azter dezaten eta egin ditzaten egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Biurrun-Olkotzen, 2020ko abenduaren 11n.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.

Iragarkiaren kodea: L2015598