302. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERASKOAIN

2021eko karga-tasak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, Udalak, 2020ko abenduaren 15ean egin osoko bilkuran eta bertaratu guztiak bat etorririk, honako erabaki hau hartu zuen:

Erabakia:

1. Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,20 izanen da.

2. Landa-lurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,20 izanen da.

3. Ekonomia-jardueren gaineko zergaren tarifei 1 indizea aplikatuko zaie.

4. Eraikuntza, obra eta instalazioen gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa %3 izanen da.

5. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez, %3ko ehunekoa aplikatuko da aldi guztietarako, eta %15eko karga-tasa bakarra ere bai.

Erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para daiteke, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aurretik eta hautara, errekurtso hauetako bat:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Beraskoainen, 2020ko abenduaren 17an.–Alkate udalburua, José Luis Larrea Cenoz.

Iragarkiaren kodea: L2015624