302. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERASKOAIN

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Beraskoaingo Udalak, 2020ko abenduaren 15ean egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen 2021eko ekitaldiko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek hura azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz 5/1995 Foru Legearen 236. artikuluarekin eta harekin bat datozen arauekin (aipatutako foru legeak hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Beraskoainen, 2020ko abenduaren 17an.–Alkatea, José Luis Larrea Cenoz.

Iragarkiaren kodea: L2015621