302. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOETAKO LIMITACIONES MENDIKO BATZARREA

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Ameskoako Limitaciones Mendiko Batzarreak, 2020ko abenduaren 16an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra.

Onetsitako aurrekontua Batzarrearen bulegoetan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, aurreko apartatuan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Zudairin (Ameskoabarrena), 2020ko abenduaren 18an.–Batzarreko burua, María Idoya Martínez de La Hidalga Jauregui.

Iragarkiaren kodea: L2015713