302. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

3., 5., 6., 7., 8. eta 9. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2020ko 274. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 24an, aurrekontu-aldaketak hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onesten dira aurrekontuan egindako aldaketak, eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

3. AURREKONTU-ALDAKETA

Aparteko kreditua

–1 1612 62600.–“Ordenagailua” aurrekontu-aplikazioa sortuko da, 900 euroko gastuarekin.

–Kreditua lagatzen duen aurrekontuko aplikazioa:

1 1612 6190003.–“De Felipe kaleko sareen berrikuntza”, 900 euro.

5. AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-transferentzia

5 1621 2140003.–“Ibilgailuen eta makinen mantentze-lanak” aurrekontu-aplikazioaren kreditua 40.000 euro goitituko da.

Kreditua hartuko da aurrekontu-aplikazio hauetatik:

5 1621 63600.–“Sistema informatiko berria”: 15.000 euro hartuko dira.

8 4320 1600001.–“Gizarte segurantza”: 3.500 euro hartuko dira.

6 4412 22730.–“Jaibusa”: 11.000 euro hartuko dira.

Falta diren 11.000 euroak diruzaintzako gerakin likidoaren kontura izanen dira.

6. AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

5 1623 62900.–“Konpostaje planta” aurrekontu-aplikazioaren kreditua 1.000 euro goitituko da.

6 4412 22730.–“Jaibusa” aurrekontu-aplikaziotik 10.000 euro kenduko dira.

7. AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-transferentzia

6 9200 63600.–“Zerbitzaria eta egoitza berria” aurrekontu-aplikazioaren kreditua 16.500 euro goitituko da.

6 4412 22730.–“Jaibusa” aurrekontu-aplikaziotik 16.500 euro kenduko dira.

8. AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-transferentzia

6 9200 1310001.–“Aldi baterako langileen soldata” aurrekontu-aplikazioaren kreditua 13.400 euro goitituko da.

Kreditua hartuko da aurrekontu-aplikazio hauetatik:

4 3350 1600001.–“Gizarte segurantza”: 3.400 euro hartuko dira.

4 3350 12000.–“Euskara teknikarien soldata”: 2.000 euro hartuko dira.

8 4320 1310000.–“Turismo informatzaileak”: 8.000 euro hartuko dira.

9. AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditua sortzea diru-sarrera bidez

–GASTUEN kapitulua:

9 2391 22699.–“Planifikazioa” aurrekontu-aplikazioaren kreditua 17.000 euro goitituko da.

–DIRU-SARREREN kapitulua:

9 45002.–“Nafarroako Gobernuko dirulaguntza” aurrekontu-aplikazioaren kargura finantzatuko da.

Lakuntzan, 2020ko abenduaren 21an.–Mankomunitateko burua, David Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2015642