302. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAZU

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Artazuko Udalak, 2020ko abenduaren 2an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2020ko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketa betearaztea.

Espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost eguneko epean, herritarrek eta interesdunek azter dezaten eta aurkez ditzaten bidezko jotzen dituzten erreklamazioak; hori dena, bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluarekin (foru lege horrek Nafarroako Toki Administrazioa du hizpide) eta 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (foru lege horrek Nafarroako Toki Ogasunak ditu hizpide).

Artazun, 2020ko abenduaren 17an.–Alkate udalburua, Iñaki Arguiñano Azcona.

Iragarkiaren kodea: L2015660