302. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

Ordenantza, zerbitzu berezien prezio publikoak arautzen dituena. Hasierako onespena

Esako Udalak, 2020ko abenduaren 2an egindako osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea ordenantza bat, zerbitzu bereziak arautzen dituena, eta, zehazki, arautzen dituena Dumperraren erabilera eta partikularren finketako sasi-garbiketa txikiak.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta aurkez ditzaten bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak eta oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Epe hori iraganik, erreklamaziorik aurkeztu ez bada, behin betiko onetsitzat joko dira.

Esan, 2020ko abenduaren 15ean.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L2015480