302. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Ultzamako Udalak, 2020ko abenduaren 10ean egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2021eko ekitaldiko plantilla organikoa.

Hasiera batez onetsitako plantilla organikoa jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, iragarkia paratuz Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honen ediktuen taulan, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta komenigarri iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Toki Ogasunak), hara igortzen baitu 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluak (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Erreklamaziorik egin ezean, jendaurreko epea iragandakoan, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da.

Larraintzarren (Ultzama), 2020ko abenduaren 10ean.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2015515