302. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Kreditu-gehigarriak, Udalaren Ur Batzordearen 2020ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2020ko urriaren 26an egin osoko bilkuran, espediente bat onetsi zuen kreditu-gehigarria gaitzeko Udalaren Ur Batzordearen 2020ko aurrekontuan; guztira, 14.301,10 euro dira.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, espediente hori aurrekontuak bezala izapidetu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publiko egiteari buruzko izapide eta baldintzei dagokienez. Aipatu lege testuaren 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, 2020ko azaroaren 10eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Udalak 2020ko urriaren 26an egin osoko bilkuran hasiera batez onetsitako espedientearen iragarkia.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da Tuterako Udalaren Ur Batzordearen aurrekontuan kreditu-gehigarria gaitzeko espedientea; guztira, 14.301,10 euro egiten du. Halaber, 202.3 artikuluari jarraikiz, argitara ematen da iragarkia, kreditu-gehigarri hori kapituluka laburturik:

Gastuen goititzea:

B) Kapital-eragiketak:

6.–Inbertsio errealak: 14.301,10 euro.

Gastu goitituak, guztira: 14.301,10 euro.

–Diru-sarrera goitituak:

B) Kapital-eragiketak:

8.–Finantza-aktiboen aldakuntza: 14.301,10 euro.

Diru-sarrera goitituak, guztira:

Laburpena: 14.301,10 euro.

–Gastu goitituak: 14.301,10 euro.

–Diru-sarrera goitituak: 14.301,10 euro.

Argitara ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean aurkeztuz Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Tuteran, 2020ko abenduaren 18an.–Ogasuneko zinegotzi ordezkaria, Irene Royo Ortín.

Iragarkiaren kodea: L2015735