302. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aparteko kredituen, kreditu-gehigarrien eta kreditu transferentzien espedientea, Udalaren 2020ko aurrekontu arruntari dagokiona. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2020ko urriaren 26an egin osoko bilkuran, espediente bat onetsi zuen aparteko kredituak, kreditu-gehigarriak eta kreditu-transferentziak egiteko Udalaren 2020ko aurrekontu arruntean; guztira, 4.799.809,04 euro dira.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, espediente hori aurrekontuak bezala izapidetu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publiko egiteari buruzko izapide eta baldintzei dagokienez. Aipatu legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, 2020ko urriaren 26ko osoko bilkurak hasiera batez onetsitako espedientearen iragarkia argitaratu zen 2020ko azaroaren 10eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Jendaurrean egon den bitartean alegaziorik aurkeztu ez denez Udalaren 2020ko aurrekontu arruntean kreditu bereziak, kreditu-gehigarriak eta kreditu-transferentziak (4.799.809,04 euro egiten dutenak) egiteko espedientea behin betiko onetsita gelditu da eta, 202.3 artikuluari jarraikiz, argitara ematen da aipatu gehigarrien iragarkia, kapituluka laburturik:

Gastuen goititzea:

B) Kapital-eragiketak:

6.–Inbertsio errealak: 316.602,20 euro.

9.–Finantza-pasiboen gorabeherak: 4.483.206,84 euro.

Gastuen goititzea, guztira: 4.799.809,04 euro.

–Diru-sarrera goitituak:

B) Kapital-eragiketak:

8.–Finantza-aktiboen gorabeherak: 316.602,20 euro.

9.–Finantza-pasiboen gorabeherak: 4.483.206,84 euro.

Diru-sarrera goitituak, guztira: 4.799.809,04 euro.

Laburpena:

–Gastu goitituak: 4.799.809,04 euro.

–Diru-sarrera goitituak: 4.799.809,04 euro.

Argitara ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean aurkeztuz Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Tuteran, 2020ko abenduaren 17an.–Ogasuneko zinegotzi ordezkaria, Irene Royo Ortín.

Iragarkiaren kodea: L2015734