302. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

26. ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa, gasa, ura eta hidrokarburoak garraiatzeko instalazioentzat, indarrean jarriko dena 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2020ko urriaren 27ko osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 26. ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa, gasa, ura eta hidrokarburoak garraiatzeko instalazioentzat.

Hasierako onespena argitaratu zen 2020ko 264. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 11n, eta iragan denez erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkezteko 30 egun balioduneko epea, eta inork ez duenez halakorik aurkeztu, behin betiko onetsirik gelditu dira.

Ondotik, ordenantzaren testu osoa argitaratzen da, orok jakin dezan eta gainerako ondorioak izan ditzan, bete dadin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea.

Tafallan, 2020ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

26. ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA HERRIKO JABARI PUBLIKOAREN ERABILERA PRIBATIBOA EDO APROBETXAMENDU BEREZIA EGITEKO, ENERGIA ELEKTRIKOA, GASA, URA ETA HIDROKARBUROAK GARRAIATZEKO INSTALAZIOENTZAT

ATARIKOA

Aintzat harturik araugintzarako zer ahalmen ematen dituzten Espainiako Konstituzioaren 133.2 eta 142. artikuluek eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 262. artikuluak (foru lege lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa), tokiko tributuen arloko araugintzako ahalei dagokienez, eta bat etorriz, orobat, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12. artikuluarekin eta hurrengoekin eta 100. artikuluarekin eta hurrengoekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako toki ogasunak), ordenantza fiskal honen bidez tasak arautzen dira herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa, gasa, ura eta hidrokarburoak garraiatzeko instalazioentzat, bat etorriz ordenantza honen araubidearekin eta tarifekin. Nahitaezko txosten tekniko-ekonomiko baten ondorio dira horiek, eta bertan aurreikusitako kalkulu-metodoa eta parametroak zuzenbidearen araberakoak deklaratu ditu Auzitegi Gorenak.

1. artikulua. Aplikazio eremua.

Ordenantza honetan araututako tasa ordaintzera beharturik daude pertsona fisikoak edo juridikoak, sozietate zibilak, ondasun-erkidegoak eta gainerako entitateak, jasotzen direnak Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 21. artikuluan eta hurrengoetan (13/2000 Foru Lege Orokorra, Tributuei buruzkoa), bat etorriz 2/1995 Foru Legearen 104. artikuluarekin, baldin herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa egiten badute edo nolanahi ere onura ateratzen badute haren aprobetxamendu berezi batekin, azalduko diren espezifikazio eta zehaztapenekin, edo halako onurak gozatzen ari badira jada.

Ordenantza honen aplikazioa dagokio araubide orokorrari, zeina bat baitator martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100.2 A) artikuluan (arau beraren 105. artikuluarekin lotuta) ezarritako tasarekin, ordaindu behar baita herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteagatik, baldin ez badira interes orokorreko zerbitzuak ematen dituzten enpresak, herria oro har ukitzen dutenak, edo zati handi bat, eta Udaleko bide publikoetako lurzorua, lurpea eta lurgaina okupatzen dutenak; inguruabat horiek aurreikusiak daude 105.1 artikuluan, hirugarren paragrafoan.

2. artikulua. Zerga-egitatea.

Tasaren zerga-egitatea da (bat etorriz 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluarekin), herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egitea, lurzoruan, lurpean eta lurgainean, honako hauekin:

a) Energia garraiatzeko instalazioak, nahitaez behar dituzten elementu guztiekin, hots, besteak beste, lotura kaxak; dorre metalikoak; transformadoreak; energia elektrikoa, gasa, ura edo bestelako energia-hornidura garraiatzeko edo banatzeko instalazioak edo lineak; ponpatzeko instalazioak eta antzeko elementuak, zerikusia dutenak energiarekin eta direnak herriko jabari publikoaren aprobetxamenduak edo erabilerak, apartatu honetan jaso gabeak.

b) Gasa, ura, hidrokarburoak eta antzekoak garraiatzeko instalazioak.

Herriko jabari publikoaren aprobetxamendu berezia gertatuko da, betiere, aipatutako instalazioak erabili behar direnean eta horretarako jabari publiko orokorra okupatzen denean.

Ordenantza honen ondorioetarako, herriko jabari publikotzat hartzen dira udal-mugartean dauden erabilera, jabari edo zerbitzu publikoko ondasun guztiak, baita herri-ondasunak ere, edo herriaren jabetza amankomunekoak direnak, eta, horregatik, salbuesten dira ondare-ondasunak.

3. artikulua. Subjektu pasiboak.

Beharturik daude, zergadun diren aldetik, pertsona fisikoak eta juridikoak eta entitateak, jasotzen direnak Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 21. artikuluan eta hurrengoetan, baldin herriko jabari publikoa gozatzen, erabiltzen edo aprobetxatzen badute.

Tasa honek behartutakoak izanen dira, batez ere, azalduko diren kategoria eta motatan, pertsona fisikoak eta juridikoak eta entitateak, jasotzen direnak Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 21. artikuluan eta hurrengoetan, baldin badira uraren, gasaren, elektrizitatearen eta hidrokarburoaren sektoreetako enpresak edo ustiatzaileak eta bereziki gozatzen erabiltzen edo aprobetxatzen badute herriko jabari publikoa norberaren onurarako, bat etorriz 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluko eta hurrengoetako kasuren batekin, esaterako energia elektrikoa, hidrokarburoak (esaterako, gasbideak, oliobidea eta antzekoak) eta ura garraiatzen, banatzen, zerbitzatzen eta merkaturatzen duten enpresak, baita haien elementu osagarriak ere, beharrezkoak direnak zerbitzu hori emateko udalerri honetan, edo beste edozein tokitan baina horretarako erabiltzen edo aprobetxatzen badute herriko jabari publikoa, beren instalazioekin hura ukituz.

4. artikulua. Oinarriak, tasak, tarifak eta tributu kuota.

Ordenantza honek araututako tasak honako hauek izanen dira:

Eranskineko tarifetan jasotakoa da tributu-kuota, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 105. 1 artikuluarekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako toki ogasunak).

Herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboagatik edo aprobetxamendu bereziagatik aurreikusten diren tasen zenbatekoa finkatzeko, erreferentziatzat hartzen da zer balio izanen lukeen merkatuan erabilera edo aprobetxamendu horretatik heldu den baliagarritasunak, baldin ukitutako ondasunak jabari publikokoak ez balira. Horretarako, oinarri hartu da txosten tekniko-ekonomiko bat, non agertzen baita zein den merkatuko balioa. Txosten hori espedienteari eransten zaio, egoki den erabakia hartzeko, bat etorriz indarrean den 2/1995 Foru Legearen 106. artikuluarekin.

Horretarako, ordenantza fiskalek adieraz dezakete kasu bakoitzean (kontuan harturik zer motatakoa den erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu zehatza) zer irizpide eta parametro erabiliko diren definitzeko eratorritako erabileraren merkatuko balioa, aintzat harturik zer motatakoa den erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu zehatza, eta, hala, behar den tributu-kuota ezarriko da elementuetarako (esaterako dorreak, euskarriak, zutoinak, hodiak linea eroaleak, hedagailuak, etab.), baldin kokaleku badituzte edo gurutzatzen badituzte erabilera, jabari edo zerbitzu publikoko ondasunak eta herri-ondasunak, eta, hortaz, subjektu pasiboek ez dutenez ukitutako lurren jabetzarik, murritzen badituzte herriaren aprobetxamendua edo aprobetxamendu publikoa, eta, modu horretan lortzen badute erabilera pribatibo bat edo aprobetxamendu berezi bat beren enpresa-jarduerarako.

Tributu-kuota honela kalkulatuko da: hasteko, kalkulatuko da zerga-oinarria, hots, okupazioaren, lurzoruaren eta instalazioaren balio osoa, azterlanak adierazten duen instalazio mota, xede eta klasearen arabera, eta horri aplikatuko zaio zerga-tasa, zeina azterlanak berak adieraziko baitu, kontuan harturik erabilera eta jabari publikoko ondasunak lagatzeari buruzko arauetako manuak, halako moduz non kuota ez den instalazioen eta okupazioen ondoriozko zuzeneko balio bat, zeina baita zerga-oinarria, baizik zerga-oinarriari zerga-tasa aplikatzearen ondorio.

Horrenbestez, tasaren tributu-kuota jaso da azterlan tekniko-ekonomikoaren tarifen eranskinean, eta azterlana bera ordenantza honen zati da. Bertan, erabilitako metodologiarekin, tributu-kuota lortu eta jaso da kasu bakoitzerako.

5. artikulua. Zergaldia eta sortzapena.

1. Zergaldia bat dator urte naturalarekin, salbu herriko jabari publikoaren erabilera edo aprobetxamendu berezia hasten edo bukatzen denean; kasu horietan, hainbanaketa eginen da, hiruhileka, honako arau hauekin bat:

a) Alta ematen denean hasteagatik erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia, lididatuko da ekitaldia bukatzeko falta diren hiruhilekoei dagokien kuota, barnean dela alta ematen deneko hiruhilekoa.

b) Baja ematen denean bukatzeagatik erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia, likidatuko da ekitaldiaren hasieratik iragan diren hiruhilekoei dagokien kuota, barnean dela bukaera gertatzen den hiruhilekoa.

2. Ordenantza honetan arautzen den tasa ordaindu beharra honako hauetan sortzen da:

a) Herriko jabari publikoaren aprobetxamendu edo erabilera pribatibo berrien kontzesio edo baimenetan, behar den lizentzia eskatzen den unean.

b) Lizentziarik edo baimenik behar ez denean ordenantza honen 1. artikuluan aipatutako herriko jabari publikoaren aprobetxamendu berezirako edo erabilerarako, herriko jabari publikoaren aprobetxamendua edo erabilera pribatiboa hasten den unetik.

3. Herriko jabari publikoaren aprobetxamendu bereziak edo erabilera pribatiboak zenbait ekitalditan luzatzen badira, tasaren sortzapena urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean gertatuko da, eta zergaldia urte naturala izanen da.

6. artikulua. Kudeaketa arauak.

1. Tasa eskatuko da autolikidazio bidez. Ordaintzera behartuta dagoenak hala nahi badu, autolikidazioaren ordez, deklarazio bat aurkezten ahal du, elementuei eta gainerakoei buruz, tributu-kuotak zehazteko. Baldin artikulu honek ezarritako epean ez badu autolikidazioarik aurkezten, edo, behar denean, deklaraziorik, Administrazioak eskatuko du tasa ordaindu dadila, horretarako kuotak jakinaraziz tasa ordaintzera behartua dagoenari. Ordaintzera beharturik dauden enpresek aurkeztutako autolikidazioak egiazta eta ikuska ditzake Udal administrazioak, eta, behar izanez gero, egoki diren likidazio osagarriak eginen ditu.

2. Tarifen arabera ordaindu beharreko zenbatekoak likidatuko dira eskatutako edo egindako aprobetxamendu bakoitzeko eta erabilera pribatibo bakoitzeko, honela:

a) Aprobetxamendu berrien kontzesioetan, aprobetxamendu berezia gozatzeko baimen eskaerarekin batera aurkeztu beharko da, behar bezala betea, tasaren autolikidaziorako inprimakia, edo, bestela, ondotik heldu den paragrafoa aplikatuko da.

Aurrekoaren ordez, pertsona behartuak hala nahi badu, Idazkaritzan aurkez daitezke deklarazioko elementuak, Udaleko funtzionario eskudunak behar den laguntza eman dezan zorra zehazteko. Kasu horretan, interesdunari abonu-agiri bat emanen zaio, kuota ordain dezan une horretan berean edo egoki den epean, abonu-agirian bertan adierazitako tokietan.

b) Jada egiten ari diren edo baimendurik dauden aprobetxamenduen edo erabileren kasuetan, urteko lehenbiziko hiruhilekoan ordainduko da tasa. Ordainketa errazteko, edo pertsona behartuak ez badu daturik ematen, behin epea iraganda, Udalak behar den likidazioa eginen du, eta subjektu pasiboaren helbidera igor dezake likidazio-agiri bat, egoki dena ordainketa egiteko banku-entitate laguntzailean edo Udalaren kutxan.

Nolanahi ere, aipatutako ordainketa-agiria ez jasotzeak ez du salbuesten tasa ordaintzetik, Udalak zehaztutako epean, eta Udalaren eskubidea da Tributuei buruzko Foru Lege Orokorreko bitartekoak aplikatzea.

3. Subjektu pasiboak eska dezake tasaren ordainketa helbideratzea, eta, halakoetan, aginduko da kargua egin dadila borondatez ordaintzeko epearen azken hamabostaldian.

Ordenantza honetan aurreikusi gabeko guztian, kudeaketa eta diru-bilketarako arauei dagokienez, aplikatuko da Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorra, haren izaera orokorra dela eta. Orobat, foru lege hori bera aplikatuko da baldin ordenantza honek zerbaitetan kontra egiten badio.

7. artikulua. Tasen kobrantza.

1. Ordenantza honetan aipatutako aprobetxamendu edo erabileretan, tributu-zorra interesdunari jakinaraziko zaio, autolikidazioa aurkezten den unean, edo, autolikidaziorik aurkezten ez bada, likidazioa jakinarazten den unean.

Aurreko apartatuan aurreikusitakoa gorabehera, baldin behin autolikidazioa egiaztaturik ikusten bada okerra dela, likidazio osagarria eginen da.

2. Ordenantza honen xede diren aprobetxamendu berezi edo erabilera pribatibo jarraituen tasei dagokienez (aldizkakoak dira), autolikidazioaren aurkezpena edo, pertsona behartuak aurkezten ez badu, likidazioa, jakinarazitzat joko da, eta ulertuko da une horretan ematen zaiola alta zergadunen erregistroan. Administrazio honek aukeratzen badu, bere ahala baita, jakinarazpen kolektibo bat egitea, alta hori jakinaraziko da bat etorriz Tributuei buruzko Foru Lege Orokorrak ezarritako prozedurarekin. Hurrengo ekitaldietako tasa jakinaraz daiteke banan-banan edo kolektiboki, errolda jendaurrean jarriz Udalaren iragarki-taulan, egoki den aldian, zeina iragarriko baita Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

3. Ordenantza honetan araututako aprobetxamenduak edo erabilera pribatiboak nahi dituzten pertsona fisiko edo juridikoek eta gainerako entitate interesdunek, edo kontzesio administratiboen edo bestelako legezko baimenen titularrek, ez badute nahitaezko (hala bada) udal baimenik, eskatu egin beharko dute, eta aplikatzekoak diren legezko tramiteak bete beharko dituzte, eta halakorik ez egiteak ez ditu salbuetsiko tasa ordaintzetik.

4. Behin ordenantzak aipatutako ondasunak okupatzea baimendurik, edo okupazio hori ezarririk, ez baldin bada zehatz adierazten aprobetxamenduaren edo erabilera pribatiboaren iraupena, ulertuko da luzatu egiten dela, ordenantza honen ondorioetarako, harik eta subjektu pasiboek baja-deklarazioa aurkezten duten arte.

5. Baja aurkezteak berekin dakar erabilera pribatiboaren bukaera, eta ondorioak izanen ditu tarifen epigrafean ezarritako denboraldi naturalen lehenbiziko egunetik hasita.–Baja aurkezten ez bada tasa ordaintzen segitu beharko da.

Ordenantza honetan aurreikusi gabeko guztian, kudeaketa eta diru-bilketarako arauei dagokienez, aplikatuko da Tributuei buruzko Foru Lege Orokorra, haren izaera orokorra dela eta. Orobat, foru lege hori bera aplikatuko da baldin ordenantza honek zerbaitetan kontra egiten badio.

Ordenantza honetan aurreikusi gabeko guztian, jakinarazteko arauei dagokienez, aplikatuko da Tributuei buruzko Foru Lege Orokorra, haren izaera orokorra dela eta. Orobat, foru lege hori bera aplikatuko da baldin ordenantza honek zerbaitetan kontra egiten badio.

8. artikulua. Arau-hausteak eta zehapenak.

Arau-hausteen eta zehapenen araubideari dagokionez, aplikatuko da indarrean den Tributuei buruzko Foru Lege Orokorrean xedatutakoa.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza honek, oraingo edukiarekin, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra, eta 2021eko urtarrilaren 1ean hasiko da aplikatzen, eta indarrean segituko du hurrengo ekitaldietan, harik eta aldatzen edo berariaz indargabetzen den arte.

Tafallako Udalak hasiera batez onetsi zuen 2020ko urriaren 27an egindako osoko bilkura arruntean. Behin betiko bihurtu da erreklamaziorik ez aurkeztearekin.

1. ERANSKINA

Tarifa identifikatzaileen koadroa, ordenantzan aurreikusitako tributu-kuotarekin

–I. taldea. Elektrizitatea.

INSTALAZIOA

BALIO UNITARIOA

RM

Baliokidetasuna, lur motaren arabera (m²/ml) (C)

Aprobetxamenduaren balioa (Euroak/ml) (A+B)x0.5x(c)

Guztizko tarifaren %5 (Euroak/ml) (A+B)x0.5x(c)x0.05

LURZORUA

(Euroak/m²) (A)

ERAIKUNTZA (Euroak/m²)

(B)

HIGIEZINA (Euroak/m²)

(A+B)

0.5

(A+B)x0.5

KATEGORIA BEREZIA

A1 MOTA

Goi-tentsioko aireko linearen metro bat. Tentsioa ≥ 400 kV. Zirkuitu bikoitza edo zirkuitu gehiago

0,045

27,574

27,619

13,810

17,704

244,490

12,225

A2 MOTA

Goi-tentsioko aireko linearen metro bat. Tentsioa ≥ 400 kV. Zirkuitu bakuna

0,045

16,856

16,901

8,451

17,704

149,610

7,481

A3 MOTA

Goi-tentsioko aireko linearen metro bat. Tentsioa 220 kV ≤ U < 400 kV. Zirkuitu bikoitza edo zirkuitu gehiago

0,045

39,015

39,060

19,530

11,179

218,318

10,916

A4 MOTA

Goi-tentsioko aireko linearen metro bat. Tentsioa 220 kV < Uz400 kV. Zirkuitu bakuna

0,045

23,850

23,895

11,947

11,179

133,554

6,678

LEHENBIZIKO KATEGORIA

B1 MOTA

Goi-tentsioko aireko linearen metro bat. Tentsioa 110 kV < U < 220 kV. Zirkuitu bikoitza edo zirkuitu gehiago

0,045

26,333

26,378

13,189

6,779

89,403

4,470

B2 MOTA

Goi-tentsioko aireko linearen metro bat. Tentsioa 110 kV < U < 220 kV. Zirkuitu bakuna

0,045

20,137

20,182

10,091

6,779

68,403

3,420

B3 MOTA

Goi-tentsioko aireko linearen metro bat. Tentsioa 66 kV ≤ U < 110 kV.

0,045

20,325

20,370

10,185

5,650

57,545

2,877

BIGARREN KATEGORIA

C1 MOTA

Goi-tentsioko aireko linearen metro bat. Tentsioa 45 kV < U < 66 kV. Zirkuitu bikoitza edo zirkuitu gehiago

0,045

50,921

50,966

25,483

2,376

60,553

3,028

C2 MOTA

Goi-tentsioko aireko linearen metro bat. Tentsioa 45 kV < U < 66. Zirkuitu bakuna

0,045

29,459

29,504

14,752

2,376

35,053

1,753

C3 MOTA

Goi-tentsioko aireko linearen metro bat. Tentsioa 30 kV ≤ U < 45 kV.

0,045

28,321

28,366

14,183

2,376

33,701

1,685

HIRUGARREN KATEGORIA

D1 MOTA

Goi-tentsioko aireko linearen metro bat. Tentsioa 20 kV < U < 30 kV. Zirkuitu bikoitza edo zirkuitu gehiago

0,045

29,176

29,221

14,611

1,739

25,414

1,271

D2 MOTA

Goi-tentsioko aireko linearen metro bat. Tentsioa 15 kV < U < 20. Zirkuitu bakuna

0,045

20,553

20,598

10,299

1,739

17,914

0,896

D3 MOTA

Goi-tentsioko aireko linearen metro bat. Tentsioa 10 kV ≤ U < 15 kV.

0,045

19,691

19,736

9,868

1,534

15,139

0,757

D4 MOTA

Goi-tentsioko aireko linearen metro bat. Tentsioa 1 kV < U < 10 kV

0,045

14,534

14,579

7,290

1,517

11,059

0,553

U tentsio nominala.

Tentsio nominala 220 kV baino txiiagoa duten garraio-sareko lineak sartuko dira, tributaziorako, dagokien tentsioaren kategorian.

–II. taldea. Gasa eta hidrokarburoa.

INSTALAZIOA

BALIO UNITARIOA

RM

Baliokidetasuna, lur motaren arabera (C)

Aprobetxamenduaren balioa (Euroak/neurketa unitatea) (A+B)

Guztizko tarifaren %5 (Euroak/neurketa unitatea) (A+B)x0.5x(c)x0.05

LURZORUA

(Euroak/m²) (A)

ERAIKUNTZA (Euroak/m²)

(B)

HIGIEZINA (Euroak/m²)

(A+B)

0.5

(A+B)x0.5

A MOTA

Gasaren edo hidrokarburoen hodien metro bat, 4 hazbete bitarteko diametroak

0,045

16,387

16,432

8,216

3,00

(m²/ml)

24,648

(euroak/ml)

1,232

(euroak/ml)

B MOTA

Gasaren edo hidrokarburoen hodien metro bat, 4 hazbetetik gora eta 10 hazbete bitarteko diametroak

0,045

28,677

28,722

14,361

6,000

(m²/ml)

86,165

(euroak/ml)

4,308

(euroak/ml)

C MOTA

Gasaren edo hidrokarburoen hodien metro bat, 10 hazbetetik gora eta 20 hazbete bitarteko diametroak

0,045

46,088

46,133

23,066

8,000

(m²/ml)

184,530

(euroak/ml)

9,227

(euroak/ml)

D MOTA

Gasaren edo hidrokarburoen hodien metro bat, 20 hazbetetik gorako diametroak

0,045

49,160

49,205

24,603

10,000

(m²/ml)

246,025

(euroak/ml)

12,301

(euroak/ml)

E MOTA

Gas edo hidrokarburo tankea edo andela edo bulkatzeko instalazio bat, 10 m3 bitartekoa

0,045

63,500

63,545

31,773

100,000

(m²/Unit.)

3.177,250

(euroak/unit.)

158,863

(euroak/unit.)

F MOTA

Gas edo hidrokarburo tankea edo andela edo bulkatzeko instalazio bat, 10 m3-koa edo handiagoa

0,045

63,500

63,545

31,773

500,000

(m²/Unit.)

15.886,250

(euroak/unit.)

794,313

(euroak/unit.)

–III. taldea. Ura

INSTALAZIOA

BALIO UNITARIOA

RM

Baliokidetasuna, lur motaren arabera (m²/ml) (C)

Aprobetxamenduaren balioa (Euroak/ml) (A+B)x(c)

Guztizko tarifaren %5 (Euroak/ml) (A+B)x(c)x0.05

LURZORUA

(Euroak/m²) (A)

ERAIKUNTZA (Euroak/m²)

(B)

HIGIEZINA (Euroak/m²)

(A+B)

0.5

(A+B)x0.5

A MOTA

Hodi metro bat, 10 cm bitarteko diametroa

0,045

10,366

10,411

5,205

3,000

15,616

0,781

B MOTA

Hodi metro bat, 10 cm-tik gora 25 cm bitarteko diametroa

0,045

13,292

13,337

6,668

3,000

20,005

1,000

C MOTA

Hodi metro bat, 25 cm-tik gora 50 cm bitarteko diametroa

0,045

18,975

19,020

9,510

3,000

28,530

1,427

D MOTA

Hodi metro bat, 50 cm-tik gorakoa

0,045

22,869

22,914

11,457

3,000

34,371

1,719

E MOTA

Kanaleko metroa

0,045

26,532

26,577

13,289

D

13,289xD

0,664xD

D: kanalaren barneko perimetroa (m).

Iragarkiaren kodea: L2015136