302. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Aldaketak 2021eko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen
duten arau fiskaletan. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2020ko urriaren 27an egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 10. arau fiskalaren aldaketa eta 1., 3., 8. eta 10. arau fiskalen eranskinak.

Horien hasierako onespena 2020ko 264. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 11n, eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkezteko 30 egun balioduneko epea iraganik, inork ez duenez halakorik aurkeztu, behin betiko onetsirik gelditu dira.

Ondotik, arau horien testu osoa argitaratzen da, orok jakin dezan eta gainerako ondorioak izan ditzan, hala betez Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea.

Tafallan, 2020ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

ERANSKINA, 1. ARAU FISKALARENA, ZEINAREN BIDEZ ARAUTZEN BAITIRA TAFALLAKO UDALAREN MUSIKA ESKOLAKO IKASTAROETAN PARTE HARTZEKO PREZIO PUBLIKOAK

2021/2022 ikasturteko tarifak

Tafallako Udalaren Musika Eskolako ikasleek ikasturte osorako ordaindu beharreko tarifak.

1.–Tafallan erroldatutako ikasle ofizialak (Hastapena, 1., 2. eta 3. zikloak).

Irakasgai guztiak dira nahitaezkoak:

IZEN EMATEKO TARIFA

INSTRUMENTUA

MUSIKA HIZKUNTZA

MUSIKA TRESNEN MULTZOA/MUSIKA TRESNEN TALDEA/AHOTS TALDEA

GUZTIRA

(*) MUSIKA TRESNA BAKARRIK

76,35 euro

Hastapena

-

172,50 euro

-

172,50

-

76,35 euro

1. zikloa

241,50 euro

172,50 euro

-

414,00

313,85

76,35 euro

2. zikloa

275,95 euro

172,50 euro

172,50 euro

620,95

358,80

76,35 euro

3. zikloa

310,55 euro

172,50 euro

172,50 euro

655,55

403,70

(*) Musika Eskolako zuzendaritzak onartu ondoren, eta salbuespenez, 1., 2. eta 3. zikloetan musika tresnen espezialitatea bakarrik ikasten duten ikasleei musika tresnarako tasa %30 igoko zaie.

2.–Tafallan erroldatutako ikasle ofizialak (4. eta 5. zikloa).

Irakasgaiak aukerakoak dira.

2.1. 1. tarifa: taula honetan musika tresnaz gain taldeko edozein klase ere (prestakuntza, multzoa, taldea) aukeratzen duten ikasleen tarifak agertzen dira.

IZEN EMATEKO TARIFA

INSTRUMENTUA

MUSIKA PRESTAKUNTZA

MUSIKA TRESNEN MULTZOA
/MUSIKA TRESNEN TALDEA
/AHOTS TALDEA

76,35 euro

4. zikloa

379,45 euro

172,50 euro

138,65 euro

76,35 euro

5. zikloa

417,65 euro

172,50 euro

138,65 euro

2.2. 2. tarifa: taula honetan bakarrik espezialitate bat ikasten duten ikasleen tarifak agertzen dira.

IZEN EMATEKO TARIFA

MUSIKA TRESNA (+%30)

MUSIKA PRESTAKUNTZA (+%20)

MUSIKA TRESNEN MULTZOA

MUSIKA TRESNEN TALDEA

/AHOTS TALDEA

(%20)

76,35 euro

4. zikloa

493,30 euro

207,00 euro

166,40 euro

76,35 euro

5. zikloa

542,95 euro

207,00 euro

166,40 euro

3.–Tafallan erroldatutako helduentzako tarifak.

IZEN EMATEKO TARIFA

76,35 euro

Musika tresna (35’ ziklo guztietan)

360,90 euro

76,35 euro

Musika-hizkuntza

206,90 euro

76,35 euro

Lagun egiteko gitarra

206,90 euro

4.–Musika tresnen alokairua.

Musika tresna (ikasturtea):

86,30 euro

Musika tresna (uda):

28,80 euro

5.–Abesbatza.

IZEN EMATEKO TARIFA

Ikasle berriendako prezio publikoa

76,35 euro

6.–Prestakuntza ikastaroa, graduz pasatzeko.

Prezio publikoa, graduz pasatzeko prestakuntza ikastaroan, baldin eskolan ikasle berriak badira: 206,95 euro.

7.–Erroldatu gabekoentzako prezioak.

Tafallan erroldatu gabeek %25eko igoera izanen dute 1., 2., 3., 4., 5. eta 6. puntuetan zehaztutako prezio publikoen gainean.

8.–Familia ugariendako deskontuak.

Familia ugariek legeak aurreikusitako deskontu hauek izanen dituzte:

Familia ugariek legeak aurreikusitako deskontu hauek izanen dituzte:

–Kategoria orokorra, %50, irakasgai bakoitzagatik.

–Kategoria berezia, %100, irakasgai bakoitzagatik.

Guraso bakarreko familiek deskontu hauek izanen dituzte:

–%50 irakasgai bakoitzagatik.

Hiru kasuetako edozeinetan, tarifaren zenbatekoa ordaindu beharko da izena emateko eskubideengatik (matrikula) eta musika tresnak alokatzeagatik, halakorik baldin bada.

ERANSKINA, UDALAREN ETXEKO LAGUNTZA
ZERBITZUA ARAUTZEN DUEN 3. ARAU FISKALAREN
PREZIO PUBLIKOEN GAINEKOA

2021eko tarifak

Janariaren tarifari dagokion prezio publikoa izanen da haietaz arduratuko den enpresarekin hitzarturiko adjudikazio prezioa: 7,77 euro/janaria (BEZa barne).

Baldin aurretik ezarritakoan ez baizik beste prezio batean adjudikatzen bada kontratua, adjudikazio berriarena aplikatuko da.

Gainerako zerbitzuen 2021eko tarifak kalkulatzeko prezio publikoa 21,76 euro da.

(Prezio hori atera da ordenantza honetako testuaren 10. artikuluan egindako arauketaren arabera).

8. ARAU FISKALAREN ERANSKINA, UDALAREN 0-3 URTEKOENDAKO HAUR ESKOLAKO ZAINKETA ETA EGONALDI ZERBITZUAK EMATEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

2020-2021 ikasturtea

18/2020 Foru Agindua, otsailaren 21ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez ezartzen baitira 2020-2021 ikasturtean familiek ordaindu beharreko tarifak, Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan, Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez finantzatuetan.

Martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako lehen zikloa arautu eta hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta ziklo horren hezkuntza edukiak ezarri ziren. Bertan ezartzen denari jarraikiz, Hezkuntza Departamentuaren eta toki erakunde interesdunen arteko hitzarmenen bidez sortuko dira haur eskolak, eta hitzarmen horietan ezarriko da, hala denean, finantzaketa araubidea.

Hezkuntza Departamentuak parte hartzen du udal titulartasuneko Haur Hezkuntzako ikastetxeen kudeaketaren finantzaketan, eta horretarako, lankidetza-hitzarmenak sinatzen ditu.

Udal titulartasunekoak diren 0-3 urteko haur hezkuntzako zentroen finantzaketa arautzen duen uztailaren 1eko 16/2014 Foru Legeak ezartzen du, bere artikulu bakarrean, Nafarroako Gobernuak berari dagokion zatiaren ehuneko ehun ordainduko diela udalei ekitaldi ekonomiko bakoitzean, Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduak udal titulartasuneko haur hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeen kudeaketa finantzatzeari buruz ezartzen dituen oinarrietan xedatuarekin bat.

Abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduaren 4.4 artikuluak ezartzen duenarekin bat, Hezkuntza Departamentuak, oro har, diruz lagunduko du kopuru hau: aplikatzeko urteko modulua ken toki-erakundeak egin beharreko ekarpena eta ken familiek, eskolatze-tarifengatik, egin behar duten ekarpena (familien tarifa arautzen duen aginduak ezartzen duenaren arabera).

Beraz, bidezkoa da onestea arau hau: Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarekin, 2020-2021 ikasturterako, egindako hitzarmenen bidez finantzatutako udal titulartasuneko Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetako familiei aplikatu beharreko tarifak arautzen dituena.

Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuko zuzendariaren txostena ikusirik, zeinaren bidez ezartzen baitira 2020-2021 ikasturtean familiek ordaindu beharreko tarifak, Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan, Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez finantzatuetan.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.e) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Ezartzea familiek 2020-2021 ikasturtean ordaindu beharreko tarifak, Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan, Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez finantzatzen direnetan, bat etorriz foru agindu honen eranskinean jaso diren oinarriekin.

2. Foru agindu hau eta eranskina argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

3. Foru agindu honen aurka toki entitate interesdunek aukera dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan (aipatutako lege horrek Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen du).

4. Foru agindu honen aurka gainerako interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitara eman eta biharamunetik hasita.

5. Foru agindu hau eta bere eranskina igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzako Familien Atalera, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federaziora eta 0-3 urteko Zikloaren eta Landa Eskolen Atalera.

Iruñean, 2020ko otsailaren 21ean.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

ERANSKINA

Oinarriak, ezartzen dituztenak familiek ordaindu beharreko tarifak, 2020-2021 ikasturtean, Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez finantzatuetako Haur hezkuntzako lehen
zikloko udal ikastetxeetan eskolatzeko

Lehenbizikoa.–Tarifak ordaintzea.

Tarifen ordainketa eginen da familiaren diru-sarreren eta aukeratutako ordutegi motaren arabera, Hezkuntza Departamentuko Ikuskapen Zerbitzuak onetsitako ordutegia izateko baldintzarekin. Familia bakoitzak ordaindu beharreko tarifa kalkulatzeko, egoki den taula aplikatuko da, foru agindu honen bosgarren oinarrian agertzen direnetatik. Betiere, hileko gehieneko tarifak honako hauek izanen dira:

HILEKO GEHIENEKO TARIFAK

Eskolatzea

Ordutegi osoko unitateak

198 euro

Jantokia

Ordutegi osoko unitateak

95 euro

Bigarrena.–Familia-unitatearen kontzeptua.

1. Honako hauek dira familia-unitateko kide zenbagarriak, foru agindu honek ezarritakoaren ondorioetarako:

–Haurraren bi gurasoak, legez banandurik ez daudenak, edo dibortziatu edo banandu ondoan zaintza eta jagoletza partekatua dutenak, edo, bestela, adingabea zaintzeko eta babesteko ardura duten tutoreak edo pertsonak.

–26 urtetik beherako seme-alabak, familiaren egoitzan bizi direnak eta lan errentarik jasotzen ez dutenak, baldin eta egoera hori frogatzen bada lan bizitzaren ziurtagiri negatiboaren bidez edo hori frogatzen duen agiri ofizial baten bidez. Orobat, epai baten ondorioz ezinduriko seme-alabak, guraso-ahal luzatu edo birgaituaren mende daudenak.

–Banandutako bikotekideek zaintza partekatua badute eta berriz ezkondu badira edo bikote egonkorra eratu badute, ezkontide edo bikotekide berria ez da familia-unitateko kidetzat hartuko ondorio hauetarako.

–Alargunak berriz ezkondu badira edo bikote egonkorra eratu badute, ezkontide edo bikotekide berria familia-unitateko kidetzat hartuko da ondorio hauetarako.

–Gurasoak banantzen edo dibortziatzen baldin badira, gurasoetako batek edo legezko tutoreetako batek baldin badu zaintza eta jagoletza, ez da kide konputagarritzat joko adingabekoaren zaintza eta jagoletza ez dituen gurasoa.

–Gurasoetako batek beste seme-alaba batzuen zaintza eta jagoletza partekatua badu, horien erdiak ere familia-unitateko kidetzat hartuko dira.

–Aplikatzeko tarifa kalkulatzeko bakarrik, %33ko edo gehiagoko desgaitasun aitortua duen seme-alaba bakoitzeko, bi kontatuko dira, familia-unitatearen kideen kopurua zehazteko orduan.

–Harreran dauden adingabeen kasuan, harrerako familiari aplikatuko zaio aurreko puntuetan xedatu dena.

2. Aurreko puntuan aipatzen diren inguruabar guztiak behar bezala frogatu beharko dira organismo ofizialek emandako dokumentuen bidez: familia liburua, erroldatze-ziurtagiria (2020ko urtarrilaren 1a baino lehenagokoa), bizikidetza ziurtagiria, banantze-demanda jarri izanaren frogagiria, epai judizialak, errenta aitorpena edo inguruabar horiek frogatzen dituzten beste agiri batzuk.

Baldin familia liburuan ageri ez den seme-alabarik bada familia-unitatean, bestelako dokumentuen bidez frogatu beharko da; adibidez, jaiotza agirien, banantze edo dibortzio epaien eta abarren bidez.

3. Aplikatzeko tarifa kalkulatzeko, familiako unitateko kidetzat hartuko dira bakarrik halakotzat akreditatuta daudenak matrikula egiten denean.

4. Matrikula egin eta gero, ez dira kontuan hartuko familia-unitatearen kideen kopuruan dauden aldaketak, ikasturtea hasten den egunera arte gertatzen ahal diren salbuespen hauekin: jaiotza, adopzioa, harrera, ezgaitze judiziala edo guraso bakarreko familiaren edo guraso bakarreko familiaren egoeraren akreditazioa. Edozein kasutan, egoera berria behar bezala frogatu beharko da.

5. Haur bati baja eman ondoan berriro matrikulatzen bada, ikasturte berean, familia-unitatearen kide kopurua izanen da lehendabiziko matrikula egitean aurkeztu zena.

Hirugarrena.–Familia-unitatearen eta per capita errentaren urteko errenta kalkulatzea.

1. Familia-unitatearen urteko errenta izanen da aitaren eta amaren edo legezko tutoreen 2019ko diru-sarrera edo errenta indibidual justifikatuen batura. Pertsona fisikoen errentaren gaineko 2019ko zergaren aitorpena aurkeztuta justifikatuko da familia-unitatearen urteko errenta.

2. Errenta indibiduala honela kalkulatuko da: zerga-oinarriaren zati orokorra gehi kapital higigarriaren etekinen saldo positiboa gehi ondare-eskualdaketen saldo positiboa, ken etxebizitza birgaitzeko edo eskuratzeko jasotako dirulaguntzak.

Ondorio praktikoetarako, kalkulua honela eginen da: Nafarroako Foru Komunitatean, 2019. ekitaldiko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpeneko 507, 8810 eta 8808 laukitxoak batuta eta 708 laukitxoa kenduta, edo horien baliokide direnak Estatuko gainerako tokietan.

3. Per capita errenta lortzeko, eragiketa hau eginen da: familia-unitatearen errenta zati familiako kide guztien kopurua.

4. Banantze edo dibortzio kasuetan per capita errenta kalkulatzeko:

a) Baldin zaintza eta jagoletza partekatua bada: kontuan hartuko dira bi gurasoen errenta aitorpenak edo sarrerak.

b) Baldin zaintza eta jagoletza partekatua ez bada: kontuan hartuko dira haurraren zaintza eta jagoletza dituen gurasoaren errenta aitorpena edo diru-sarrerak.

–Gehi, behar denean, zaintza eta jagoletza ez dituen gurasoak seme-alaben mantenurako urtean ordaindutakoa; betiere, izan beharko du hitzarmen arautzaile edo erabaki judizial baten arabera ordaindutakoa.

–Ken, behar denean, zaintza eta jagoletza dituen gurasoak beste seme-alaba batzuen mantenurako urtean ordaindutakoa; betiere, izan beharko du hitzarmen arautzaile edo erabaki judizial baten arabera ordaindutakoa.

5. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena egin beharrik ez bada, dagokion dokumentazio ofiziala aurkeztu beharko da, edo, besterik ezean, diru-sarrerei buruzko zinpeko aitorpena eta/edo zentroaren titularra den toki erakundeak familiaren 2019. urteko diru-sarrerak kalkulatzeko beharrezkotzat jotzen dituen agiriak.

6. Interesdunak behar den dokumentazioa aurkezten ahalko du, edo dagokion toki-erakundeari aurkezten ahalko dio baimen-eskaera, toki erakundeak eska dezan behar duen informazioa eskumena daukan unitate organikoan edo departamentuan.

7. Ezartzen den epearen barrenean 2019ko errenta aitorpena edo diru-sarreren frogagiriak aurkezten ez dituztenei aplikatuko zaie, ikasturte osoan, matrikulatutako ordutegi motari dagokion kuota altuena.

8. 2019an aitortutako diru-sarrerak nabarmenki murrizten direnean errenta jasotzen zuen familia-unitateko kideren bat hil delako, horren berri ematen ahalko da ikasturtea hasi baino lehenago, hala dela frogatzen duten agiriak erantsiz betiere. Egun horretatik aurrera gertatzen diren aldaketak ez dira kontuan hartuko 2020-2021 ikasturteko tarifa kalkulatzeko.

Laugarrena.–Kuotaren salbuespena.

1. Arrisku psikosozialeko faktoreak dituzten eta garapenean atzerapena duten haurren kasuetan kuotaren salbuespena ezarriko da. Salbuespen hori onesteko, beharrezkoa izanen da aldeko txostena ematea egoki den udaleko gizarte zerbitzuetako lantaldeak eta Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroko Arreta Goiztiarreko Taldeak.

2. Egoki den udalak eta Hezkuntza Departamentuak hartuko dute beren gain tarifa. Udalak ordainduko du jantokiari dagokion tarifa, eta Hezkuntza Departamentuak, eskolari dagokiona.

Bosgarrena.–Murriztapenak.

1. Oro har, lehenbiziko oinarrian ezarritako tarifak per capita errentaren arabera murriztuko dira. Honako taula hauetan jaso dira ordaindu beharreko tarifak:

a) Ohiko familien kasuan.

ERRENTA TARTEAK

ESKOLATZEA

JANTOKIA

ESKOLATZEA + JANTOKIA

Zenbateko honetatik

Zenbateko
hau arte

Eskola-egun mota
Osoa
(7 h)

Eskola-egun mota
Osoa
(7 h)

> 15.000

198

95

293

12.400,01

15.000

169

95

264

10.700,01

12.400

133

95

228

9.300,01

10.700

104

95

199

7.980,01

9.300

82

84

166

6.650,01

7.980

60

84

144

5,500,01

6.650

54

66

120

4.500,01

5.500

44

58

102

3350,01

4.500

33

56

89

< 3.350,01

20

52

72

b) Familia gurasobakarren eta gurasobakartasun-egoerakoen kasuan.

ERRENTA TARTEAK

ESKOLATZEA

JANTOKIA

ESKOLATZEA + JANTOKIA

Zenbateko honetatik

Zenbateko
hau arte

Eskola-egun mota
Osoa
(7 h)

Eskola-egun mota
Osoa
(7 h)

> 15.000

179

84

263

12.400,01

15.000

152

84

236

10.700,01

12.400

120

84

204

9.300,01

10.700

94

84

178

7.980,01

9.300

74

66

140

6.650,01

7.980

54

66

120

5,500,01

6.650

48

52

100

4.500,01

5.500

43

42

85

3350,01

4.500

31

32

63

< 3.350,01

18

25

43

2. Ikastetxe berean –edo ikastetxe batean baino gehiagotan, baina udal beraren titulartasuna duten ikastetxeetan betiere– bi haur edo gehiago dituzten familiek %50eko deskontua izanen dute bigarrenari dagokion eskolatze tarifan. Hirugarren edo hurrengo seme edo alabarentzat ezarritako eskolatze tarifa izanen da bigarrenarentzat ezarritako bera.

Bi senidek edo gehiagok jantokia erabiltzen dutenean, lehenbizikoak errentaren araberako tarifa ordainduko du, eta hurrengoei gutxieneko tarifa egokituko zaie.

3. Hezkuntza Departamentuak (Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroa) hala eskatuta, hezkuntza behar bereziak dituzten haurren matrikula udalekoa ez den haur eskola batean egiten bada, Hezkuntza Departamentuak bere gain hartuko du erroldatuta ez dauden familien moduluaren ehunekoaren ordainketa, baldin eta haur eskolaren titularra den udalak aplikatzen badu.

Seigarrena–Hasierako kuota.

Toki entitate bakoitzak ezarriko du nahitaez ordaindu beharreko hasierako kuota ikasturte bakoitzerako; azken hileko ordainketan konpentsatuko da.

Zazpigarrena–Tarifen doikuntza.

1. Tarifak ikastetxea 208 egunetan irekita egoteagatik sortuko dira (10,6 hilabete).

Matrikula ikasturtea hasi ondoren egiten bada, eskolatze eta jantokiko tarifak ordainduko dira haurra matrikulatzen denetik aurrera, eta ordainduko da hilabeteari dagokion tarifaren zati proportzionala.

2. Haurrek jantoki zerbitzua erabiltzen badute, oso-osorik ordaindu beharko dute jantoki zerbitzuari dagokion kuota, salbu kasu hauetan:

a) Erabiltzailearen borondateari egotzi ezin zaizkion kausak.

b) Egokitzeko aldian.

c) Hutsegite justifikatuak, betiere ikastetxeko zuzendaritzari haien berri eman bazaio menuaren hornidura eteteko behar adinako denborarekin.

Aipatutako kasuetan, jantokiko laguntzaileei dagokiena ordainduko dute bakar-bakarrik; hau da, hileko tarifatik deskontatu beharko da menuaren edo cateringaren kostua, betiere familia bakoitzak ordaintzen duen tarifaren arabera kalkulatua.

3. Jantoki zerbitzua egun zehatzetan erabiltzeagatiko tarifa: 5 euro eguneko, kalkulatuta gehieneko tarifaren arabera (95 euro) eta hileko zerbitzu egunen arabera (19 egun).

4. Jantoki zerbitzua behin ikasturtea hasita erabiltzen hasten bada, jarraitzeko konpromisoarekin, arrazoi justifikatuengatik eta Hezkuntza Departamentuak oniritzia emanik: araudiaren arabera dagokion tasa aplikatuko da.

5. Familiek ekartzen duten esnea besterik hartzen ez duten umeek ez dute jantokiko kuota ordainduko aldi horretan.

Zortzigarrena.–Bajak.

1. Baja emanen da nahitaez kasu hauetan:

a) Ikasturtea hasi eta hamabost egun natural jarraian iraganik, haurra ikastetxera ez azaltzea; orobat, ikastetxean hasi eta, jakinarazpen edo frogagiririk gabe, haurra ez agertzea hamabost egun naturalean jarraian. Kasu horietan, entitate titularrak familiari idatziz jakinaraziko dio haurra bajan eman duela ikastetxean. Baja gauzatuko da jakinarazpena egin eta hamabost egunean. Familiak ordainduko beharko ditu eskolatzeari eta jantoki zerbitzua erabiltzeari (laguntzailea eta menua) dagokion kuota, baja gauzatzen den egunera artekoa, eta eragindako gastuak konpentsatzeko hilabete bateko kuota.

b) Haurraren familiak bi hileko kuota ez ordaintzea. Hala izanez gero, ez da hasierako kuota itzuliko.

2. Ikasturtean zehar borondatezko bajak badira, justifikatuak izan edo ez, idatziz jakinarazi beharko zaizkio ikastetxeko zuzendaritzari hamabost egun lehenago. Kasu horietan, familiak ordainduko du baja gauzatzen denera arteko kuota; eskaera egin eta hamabost egunera gauzatuko da baja.

Ikasturtean zehar baja justifikatua izanez gero, ordaindutako hasierako kuota itzuli eginen da (semea edo alaba gaixotzea, bizilekua aldatzea, langabezia, ustekabeko diru-premia larria suertatzea, edo ikastetxeko entitate titularrak horien antzekotzat jotzen duen bestelakoren bat).

Baja justifikatua ez bada baina postu hutsa berehalakoan betetzen bada itxaron-zerrenda izateagatik, familiak ez du ordainduko hileko kuota bat eragindako gastuengatik. Hutsik gelditutako tokia ez bada berehala betetzen, familiak hilabete bateko kuota ordaindu beharko du eragindako gastuak konpentsatzeko.

3. Jantokiko zerbitzua erabiltzeko borondatezko baja hartzen bada, justifikatua izan ala ez, familiak ordaindu beharko du jantokiko laguntzaileari dagokion zati proportzionala, baja gauzatzen denera artekoa (eskaera egin eta 15 egunera).

Borondatezko baja hartu ondoren jantoki zerbitzua berriro erabili nahi bada, pagatuko da aldi horretan ikastetxean lan egin duen laguntzaileari proportzioan dagokion zatia.

Bederatzigarrena.–Tokia ez galtzeko eskubidea.

Ikastetxean matrikula eginda ume bat ezin bada eskolara joan gaixo dagoelako edo bere gurasoetako bat edo anai-arrebetako bat gaixo dagoelako, eskubidea izanen du eskolan tokia gordetzeko, eskolatze-kuota ordainduz eta ezinbestekoa den denboran jantokiko laguntzaileari dagokion kuota ordainduz, baldin eta arrazoia dokumentu bidez frogatzen bada.

Eskolara ez joateko arrazoia behin desagertuta umea ikastetxera joaten ez bada, baja emanen zaio, eta itxaron-zerrendan dagoen lehenbizikoari eskainiko zaio postu hutsa.

Toki entitateak eskumena izanen du familiak alegatzen duen arrazoia askitzat hartzeko edo ez hartzeko, baita tokiaren erreserba-denbora erabakitzeko ere.

Hamargarrena.–Ordaindu gabeko kuotak.

Entitate titularreko arduradunek eskatuko dituzte ordainduko gabeko kuotak, legez bidezkoa den prozeduraren bitartez.

Oharra: 2021-2022 ikasturterako, Nafarroako Gobernuak Foru Agindu edo Dekretuaren bidez zehazten dituen tarifak aplikatuko dira, haur eskola honi eraginen baitiote, bi alderdien artean sinaturiko hitzarmenaren ondorioz.

10. ARAU FISKALA, PRESTAKUNTZA ZENTROKO ARETOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Kontzeptua

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatuari jarraikiz, arau honetan prezio publikoak ezarri dira Udalak baimentzen dituen pertsona fisiko edo juridikoek, erakundeek eta entitateek Prestakuntza Zentroko gelak, bulegoak eta tailerra erabiltzeagatik, ikus-entzunezko materiala edo tailerrekoa barne dela.

Eskaeren kudeaketa

2. artikulua. Prozedura:

2.a) Areto eskaerak horretarako prestatu den dokumentuan beteko dira, eta Tafallako Udalaren erregistroan aurkeztuko dira (bulego bakarrean dagoena), edo bestela egoitza elektronikoaren bidez. Posta elektronikoko helbide bat utzi behar da, kontaktatzeko.

2.b) Prestakuntza Zentroko arduradunak berretsi beharko du aretoa erabilgarria dagoela posta elektronikoaren bidez eskatutako egun eta orduetan. Mezu horretan esanen da aretoa uzteagatik ordaindu behar den prezio publikoaren zenbatekoa, guztira, baita aretoa erreserbatzeko zenbat ordaindu behar den ere (erdia konturako ordainketa gisa). Diru hori Udalaren kontuan sartu behar da 3 eguneko epean. Erreserba ordaintzen ez bada esandako epean, eskaera bertan behera geratu dela ulertuko da. Konturako ordainketa jaso eta gero, baimena tramitatuko da alkatearen ebazpenaren bidez. Interesdunak aretoa erabili baino lehen ordaindu behar du prezio publikoa osorik ordaintzeko falta dena.

2.c) Aretoa erabiltzeari uko egiten bazaio jarduera egin baino 48 orduko aurrerapenarekin, bigarren ordainketaren zenbatekoa itzuliko da. Epe hori baino beranduago egiten bada, ez da ordaindutako zenbatekorik itzuliko.

2.d Zentroko giltzak Udalean jaso eta itzuliko dira. Aretoan ez dela kalterik izan baieztatuko da.

2.e) Kalterik izan bada, kanpoan zein barruan, eskatzaileari ordainaraziko zaizkio kaltetuta dagoena leheneratzeko gastuak.

2.f) Ez da garbiketa berezirik izanen Covid-aren protokoloarengatik; beraz, garbiketa beharrezkoa bada, eskatzaileak kudeatu eta ordainduko du.

2.g) Lokala garbi lagako da eta ohiko garbiketak baino ez dira eginen.

Ordaindu beharra noiz sortzen den

3. artikulua. Prezio publikoa ordaintzeko obligazioa baimena ematen denean sortuko da.

Ordaintzera behartuak

4. artikulua. Udalak aipatu lokalak erabiltzeko baimena nori ematen dion, haiexek daude beharturik prezio publikoa ordaintzera.

Erabilera

5. artikulua. Baimena Udalbatzak udal lokalen erabilpenerako onetsitako arauen arabera emanen da.

Oinarriak, tasak eta tarifak

6. artikulua. Lokalak erabiltzeagatik, eranskineko tarifak aplikatuko dira.

Ordaintzetik salbuetsitako ekitaldiak

7. artikulua. Ordaintzetik salbu daude udal batzorderen batek abalatzen edo onesten dituen ekitaldiak

Zer ekitaldirengatik ordaindu behar den

8. artikulua. Ekitaldi mota hauengatik ordaindu beharko da:

a) Prestakuntza jarduerak.

b) Merkataritza arloko ekitaldiak.

c) Politika arloko ekitaldiak.

d) Sindikalismo arloko ekitaldiak.

Betiere Udalak eskubidea gordeko du halako ekitaldi batzuk bazter uzteko edo ez baimentzeko, Udalaren xede eta helburuekin bat egiten ez badute.

ERANSKINA, PRESTAKUNTZA ZENTROKO GELEN, BULEGOEN ETA TAILERRAREN ETA BESTEREN ERABILERA ARAUTZEN DUEN
10. ARAU FISKALAREN PREZIO PUBLIKOEN GAINEKOA

2021eko tarifak

I. epigrafea.

A) Gelak (1 eta 2).

1 ordurako edo denbora gutxiagorako lagatzea, egunean. Prezioaren barrenean sartzen da ordenagailu eramangarri baten edo proiektagailu baten erabilera, halakorik badira: 20,00 euro.

B) Tailerra.

1 ordurako edo denbora gutxiagorako lagatzea, egunean. Tailerra argiztatzeaz gain, konexio elektrikoak ere erabiltzen badira (adibidea: soldadura ikastaroak eta abar), KwH franko kontsumituta, argindarraren kostu estimatua gehituko da, aurreikusita dagoen kontsumoaren arabera: 20,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L2015065