302. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Ordenantza fiskalak, indarra izanen dutenak 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2020ko urriaren 27an egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen 1. ordenantza fiskala, 4. eta 12. ordenantza fiskaletako aldaketak eta 4., 12. eta 19. ordenantza fiskalen eranskinak.

Horien hasierako onespena argitaratu zen 2020ko 264. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 11n, eta iragan denez erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkezteko 30 egun balioduneko epea, eta ez duenez inork halakorik aurkeztu, behin betiko onetsirik gelditu dira.

Ondotik, argitaratzen da ordenantza horien testu osoa, orok jakin dezan eta gainerako ondorioak izan ditzan, bete beharrez uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa.

Tafallan, 2020ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

1. ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DUENA TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA

I.–Zerga-kuotari hobari hauek aplikatuko zaizkio:

a) %25eko hobaria ECO ibilgailuetarako.

b) %50eko hobaria 0 isurpeneko ibilgailuetarako.

Hobaria aplikatzeko, ibilgailuaren titularrak aldez aurretik eskatu egin beharko du; horretarako, aurkeztuko ditu ibilgailua “ECO” edo “0 isurpenekoa” dela frogatzen duten agiri ofizialak.

4. ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DITUENA AGIRIAK
EGITEKO ETA TRAMITATZEKO TASAK

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea, lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atala), eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraikiz.

Ordainarazpenaren xedea

2. artikulua. Ordainarazpen honen xedea da tramitatzea, alderdi baten eskariz, udal administrazioak edo udal agintariek egiten dituzten edo ardurapean dauzkaten agiri hauek:

1) Planoen kopiak.

2) Ziurtagiriak.

3) Fotokopiak.

4) Arma txartelak.

5) Lanpostuak betetzeko deialdiak tramitatzea.

6) Agiriak konpultsatzea.

7) Ahalordeak askiestea.

8) Aurrekontuak eta ordenantza fiskalak.

9) Etxebizitzak deskalifikatzeko txostenak egitea.

10) Lizentziak eta baimenak ziurtatzeko tituluak.

11) Txostenak eta kontsultei emaniko erantzunak.

12) Aparkatzeko tokia erreserbatzeko lizentzia, desgaitasuna duenarentzat (zeina jaso baita Trafikoari buruzko ordenantzaren 23. artikuluan).

Zerga-egitatea

3. artikulua. Zerga-egitatea izanen da Udalak egin beharreko jarduera, alderdi batek eskatuta tramitatzeagatik ordenantza honen xede diren agiriak eta espedienteak.

Ordaindu beharra

4. artikulua. Zerga ordaindu beharra sortuko da administrazioak bideratu behar duen agiria aurkeztearekin, edo ordainarazpen honen xedeko agiri bat egitea eskatzearekin.

Subjektu pasiboak

5. artikulua. Ordaintzera beharturik daude ordainarazpen honen xedeko agiriak tramita daitezela eskatzen duten pertsona natural nahiz juridikoak, baita haien onura jasotzen duen pertsona ere.

Tarifak

6. artikulua. Eranskinean azaltzen dira ordenantza honetan arautzen diren agiriak tramitatzeagatik ordaindu beharreko tarifak.

7. artikulua. Ziurtagiriak egiteko, honako arau hauei jarraiki beharko zaie: Nafarroako Foru Diputazioak 1948ko maiatzaren 15ean onetsitako arauak, barnean direla egindako aldaketak, hain zuzen ere Foru Kontseiluak eta Foru Parlamentuak 1978ko abenduaren 28an eta 1980ko urtarrilaren 29an egindakoak, hurrenez hurren, baita gai honetan gero onesten diren arauak ere.

Ziurtagiriak egin ahal izateko txosten bat egin behar baldin bada, horixe azaldu beharko da ziurtagirian berean. Txostena egin duenak idatziz adierazi beharko du zenbat denbora eman duen horretan. Tarifa hori gehitu eginen zaio III. epigrafean aurreikusten den tarifa orokorrari.

Kudeaketa arauak

8. artikulua. Diru-bilketarako honako arau berezi hauek ezartzen dira:

a) Udaltzaingoko diru-bilketa zerbitzuetan pagatuko dira arma txartela egiteagatik ordaindu beharreko tasak. Udaltzaingoak emanen du ordainagiria, eta kontuak eman beharko dizkio udal ogasunari.

b) Ziurtagiriak egiteagatik ordaindu beharreko tasak erregistroko arduradunari pagatu beharko zaizkio, eskaera egiten den unean berean, eta horrek kontuak eman beharko ditu egindako ziurtagiriez eta bildutako diruaz.

c) Agiri konpultsatuak egiteagatik, tasak horien departamentuan ordainduko dira, eskatzearekin batera. Departamentuak kontuak eman beharko ditu.

d) Kontsultak egiten badira jakiteko zenbat ordaindu beharko litzatekeen etxebizitzen deskalifikazioak eginez gero, halakoetan interesdunak aldez aurretik eskatu egin beharko du, eta gordailuan utzi beharko du eranskinean azaltzen den diru kopurua. Zenbateko hori kendu eginen zaio deskalifikazioagatik ordaindu beharreko zenbatekotik. Deskalifikazioa egiten ez bada, ez da itzuliko berme gisa jarritako gordailua.

Arau-hausteak eta zehapenak

9. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, jarraituko zaio Ordenantza fiskal orokorrean xedatuari.

ERANSKINA

4. ordenantza fiskaleko tarifak (4. ordenantza, arautzen dituena agiriak egiteko eta tramitatzeko tasak)

2021eko tarifak

I. epigrafea.–Planoen kopiak (paper opakoan).

A) Irabazi asmorik gabeko kultura, informazio eta hezkuntza entitateei.

1.–Plan orokorreko planoak edo espediente publikoetan daudenak.

–Metro lineala 1,85 euro.

–UNE A0: 2,25 euro.

–UNE A1: 1,30 euro.

–UNE A2: 1,10 euro.

–UNE A3: 0,70 euro.

B) Partikularrei eta gainerako entitateei.

1.–Plan orokorreko planoak edo espediente publikoetan daudenak.

–Metro lineala: 4,60 euro.

–UNE A0: 5,20 euro.

–UNE A1: 2,85 euro.

–UNE A2: 2,10 euro.

–UNE A3: 0,80 euro.

II. epigrafea.–Informazioa, euskarri magnetikoan, honako hauei buruz: katastroa, kartografia, topografia, hirigintzako planeamendua eta bestelakoak.

–Katastroko informazioa bakarrik baldin bada, tarifak %20 murriztuko dira.

–Kartografia bakarrik baldin bada, %40.

–Hirigintzako planeamenduaren gainekoa bada, %100.

A) Hiri-lurra bada:

1.–D.G.N. motako fitxategietan: 363,85 euro/orria.

2.–D.W.G. edo D.X.F. motako fitxategietan: 454,85 euro/orria.

B) Landa-lurra bada:

1.–D.G.N. motako fitxategietan: 91,60 euro/orria.

2.–D.W.G. edo D.X.F. motako fitxategietan: 108,70 euro/orria.

C) Lurzati baten gaineko informazioa (CD euskarria): 36,60 euro/lurzatia eta CDa.

D) Kontribuzioaren gaztiguaren kopia: 1,10 euro.

III. epigrafea.–Ziurtagiriak.

1.–Ziurtagirien lehen orriagatik: 3,75 euro.

2.–2. orriagatik eta hurrengoengatik: 1,10 euro.

3.–Agiriaren data zehatza adierazten ez bada, ziurtagiria egiteko agiria aurkitu beharrez miatu behar den urte bakoitzeko: 0,70 euro.

IV. epigrafea.–Agirien fotokopiak, partikularrek eskatuak.

1.–Fotokopia bakoitzagatik: 0,25 euro.

V. epigrafea.–Arma txartelen tramitazioa.

1.–Txartel bakoitzagatik: 22,80 euro.

VI. epigrafea.–Langileak hartzeko deialdien tramitazioa.

1.–A eta B mailetara sartzeko (Funtzio Publikoaren Estatutuarekin bat) izena ematea: 18,30 euro.

2.–C mailara sartzeko izena ematea: 10,45 euro.

3.–D eta E mailetan sartzeko izena ematea: 3,75 euro.

Baldin deialdiko lanpostuak lan-kontratukoak badira, ikusiko da deialdiko ordainsariak zer funtzionario-mailari dagozkion, eta horren araberako tasak aplikatuko dira.

VII. epigrafea.–Agirien konpultsa.

1.–Trafiko istripu baten atestatuaren kopia konpultsatua: 29,65 euro.

2.–Bestelako agirien konpultsa.

Horri dagokionez, konpultsa bakartzat hartzen dira pertsona berberak espediente bakarrean aurkeztu beharreko agiriak: 3,80 euro.

VIII. epigrafea.–Ahalmenak askiestea.

1.–Askieste bakoitzarengatik: 10,15 euro.

IX. epigrafea.–Aurrekontuak eta ordenantza fiskalak.

1.–Aurrekontua: 13,70 euro.

2.–Ordenantza fiskalak: 6,55 euro.

X. epigrafea.–Etxebizitzak deskalifikatzeko txostenak egitea.

1.–Babes ofizialeko etxebizitza bakoitza deskalifikatzeko behar diren txostenengatik: 45,40 euro.

XI. epigrafea.–Lizentziak ziurtatzeko tituluak.

1.–Irekitzeko lizentzia, titulartasuna aldatzeagatik: 51,70 euro.

XII. epigrafea–Txostenak eta kontsultei emaniko erantzunak.

1.–Hirigintzako zedulak: 45,40 euro.

2.–Hirigintza Alorreko txosten teknikoak: 94,20 euro.

3.–Udaltzaingoaren txostenak egitegatik: 76,95 euro.

4.–Banaketa horizontalerako lizentziaren beharrik ezaren deklarazioa edo baimena: 45,00 euro.

XIII. epigrafea.

Desgaitasuna dutenek aparkatzeko lizentzia: 0,00 euro.

XIV. epigrafea.

Herritar txartela egitea / kopia egitea: 6,50 euro.

12. ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA ERABILTZEKO KIROL INSTALAZIOAK ETA ESKOLETAKO
ARETOAK ETA KIROL INSTALAZIOAK

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea, lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atala), eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraikiz.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Kirol instalazioak eta aretoak eta eskoletako instalazioak erabiltzea, horra zerga-egitatea.

Ordaintzetik salbuetsitako ekitaldiak

3.1. artikulua. Ez da tasarik galdatuko eskolako lokal edo kirol instalazioak erabiltzeagatik, ikastetxeak berak erabiltzen dituenean irakastorduetan.

3.2. Ez da eskatuko lokalak edo kirol instalazioak erabiltzeko tasarik kultura ekitaldietarako, kirol ekitaldietarako edo talde ekitaldietarako baldin Udal batzorderen batek antolatu badu, edo haren babesa badu.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Ordenantza honetan araututako tasak ordaindu beharko dituzte sarrerak edo abonamenduak eskuratzen dituzten pertsona fisikoek edo juridikoek, elkarteek eta sozietateek, edo Udalaren baimena jaso dutenek aretoak edo instalazioak erabiltzeko.

5. artikulua. Tasa ordaindu beharra sortuko da zerbitzua edo jarduera egiten hastean, edo eskatzen den unean.

Kudeaketarako eta diru-bilketarako arauak

6. artikulua. Tasa kobratuko da Udalaren txartela edo baimena lortzen denean Udalaren kirol instalazioetan sartzeko edo eskoletako areto edo instalazioetan sartzeko.

7. artikulua. Egun baterako balio duten sarrerak edo txartelak instalazioetan sartzeko unean emanen dira. Hortaz, diru-bilketarako arau berezia izanen da tasak instalazioetako diru-bilketa zerbitzuei ordaindu behar izatea. Haiek behar diren sarrerak emanen dituzte, eta ordainagiritako balioko dute.

8. artikulua. Udalaren kirol instalazioak hilabeteka edo denboraldika erabili ahal izateko, abonamenduak edo sarrerak espresuki zehazten den maneran eginen dira.

9. artikulua. Erabiltzaileek berekin gorde behar dituzte sarrerak edo instalazioak edo lokalak erabiltzeko baimenak, haien barnean dauden bitartean, eta erakutsi egin beharko dituzte bertako langileek eskatuz gero.

10. artikulua. Baimena emanen da udal lokalak erabiltzeko organo eskudunak onesten dituen arauen arabera edo, behar denean, baimenean zehazten diren baldintzen arabera.

11. artikulua. Instalazioen zaintzaileek sarrerak eskatu eta horri uko egitea arau-hauste soila izanen da.

12. artikulua. Arau-haustetzat hartuko da Udalaren kirol instalazioetara edo eskoletako areto eta instalazioetara sartzea behar den sarrerarik edo baimenik gabe.

Tarifak

13. artikulua. Aplikatuko diren tarifak ordenantza honen eranskinean agertzen dira.

ERANSKINA

12. ordenantzako tarifak (12. ordenantza, arautzen dituena kirol-instalazioak erabiltzeko tasak)

I.epigrafea.–Ereta kiroldegiko 2021eko tarifak.

–Tafallako kirol kluben pilotalekua: 3,85 euro/ordua.

–Frontoia, areto-futbolerako eta saskibaloirako (dutxak barne): 13,20 euro/ordua.

–Frontoia, pilotarako (dutxak barne): 9,40 euro/ordua.

–Pilotalekuko dutxak: 1,45 euro/ordua.

–Squasha (dutxak barne): 6,65 euro/ordua.

–Squasha, ordu erdia. 4,00 euro/ordua.

–Squasha (18 urtetik behera), 19:00ak arte: 3,10 euro/ordua.

–Squasha: 15 orduko bonoa: 68,00 euro/ordua.

–Dutxak: 1,45 euro/ordua.

–Tenisa, 18 urtetik gora: 4,00 euro/ordua.

–Tenisa, 18 urtetik behera: 1,90 euro/ordua.

–Tenisa: 15 orduko bonoa: 27,20 euro/ordua.

–Rokodromoa: 3,30 euro/ordua.

–Rokodromoa: 15 orduko bonoa: 22,65 euro/ordua.

–Argialdia (6 argialdi gehienez): 2,15 euro/ordua.

II. epigrafea.–Lanbide Eskolako kiroldegia.

–Kiroldegia (futbola): 13,15 euro/ordua.

–Kiroldegia Tafallako klubentzat: 3,85 euro/ordua.

–Argiak: 8,50 euro/ordua.

III. epigrafea.–San Frantzisko futbol zelaia.

–Urteko tasa: 598,60 euro.

(Erabilera lagatzeko hitzarmena egin bada klub batekin, eta indarrean badago, hartan arautzen denaren arabera jokatuko da).

IV.epigrafea.–Futbol zelaiak, Ciudad del Cidacos txapelketaren barnean

–Zelaia klubendako: 3,85 euro/ordua.

–Zelaia: 12,00 euro/ordua.

–Argiak: 29,20 euro/ordua.

V.–epigrafea.–Atletismoko pista.

–Pista, klubentzat: 3,85 euro/ordua.

–Pista: 12,00 euro/ordua.

–Argiak: 6,50 euro/ordua.

–Dutxak: 1,45 euro/ordua.

VI. epigrafea.–Eskualdeko Ikastetxeko pilotalekua.

–Federatu gabeko kirol taldeak: 7,60 euro/ordua.

–Pilotalekuak, klubentzat: 3,85 euro/ordua.

–Pilotalekua, Guraso Elkarteko aita-amentzat (argiak bakarrik): - euro/ordua.

–Argiak: 5,90 euro/ordua.

–Dutxak: 1,45 euro/ordua.

VII. epigrafea.–Instalazioak, kirolaz kanpoko erabileretarako (Ereta kirolgunea eta Lanbide Eskolako kiroldegia).

–Sarrera kobratzen bada edo errendimendurik ateratzen bada instalazioaren erabiltzaileentzat (gehi argien gastua): 213,95 euro.

–Sarrera kobratu gabeko jarduerak (gehi argien gastua): 136,05 euro.

Fidantza: 458,25 euroko fidantza bat ezartzen da, instalazioen erabileragatik, kalteak ordaintzeko, halakorik gertatzen bada.

VIII. epigrafea.–Belar artifizialeko futbol zelaia.

ZELAIA

ARGIRIK GABE

ARGIAREKIN

7ko futbola

22,65 euro orduko

34,05 euro/ordua

11ko futbola

39,65 euro/ordua

45,30 euro/ordua

IX. epigrafea.

Banakako tasa, Tafallako kirol klubetan federatutako kirolariei aplikatu beharrekoa, Kirol Patronatuak kudeatzen dituen kirol instalazioak erabiltzeagatik.

–Hilabeteko tasa hau aplikatuko da:

  • 2010. urtean eta hurrengoetan jaiotako kirolariak: 3,10 euro hilean.
  • 2009. eta 2004. urteen artean jaiotako kirolariak: 4,15 euro hilean.
  • 2003. urtean eta aurrekoetan jaiotako kirolariak: 8,30 euro hilabetean.

Tasa hauek hiru hilean behin kargatuko dira kirolarien kontuan, epe hauetan:

LEHEN EPEA

Urtarrila (urtarrila-maiatza)

BIGARREN EPEA

Iraila (iraila-abendua)

X. epigrafea.–Kirol ikastaroak.

KIROL ESKOLAK

37,20 euro

ATLETISMOA

37,20 euro

IRRISTAKETA

Egun bat astean

30,00 euro

2 egun astean

52,75 euro

IRRISTAKETA HELDUENTZAT

Egun bat astean

32,05 euro

2 egun astean

63,10 euro

KIROLAREN ESKOLA

Egun bat astean

37,20 euro

2 egun astean

50,70 euro

ESKALADA IKASTAROA

38,25 euro

BESTE IKASTARO BATZUK

38,25 euro

Kenkariak ikastaroetan.

a) Gazte Txartela.

b) Familia ugariak.

c) Guraso bakarreko familiak.

Bi kasuetan %20 murriztuko zaizkie tasak Udalak antolatutako ikastaroetan.

ERANSKINA

19. ordenantza fiskaleko tarifak (19. ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena herriko jabari publikoko lurzoruaren, lurgainaren eta lurpearen aprobetxamendu bereziak egiteko

2021eko tarifak

–I. epigrafea.

1.–Erregai biltontziak eta monolitoak

207,35 euro urtean

2.–Mahaiak eta aulkiak:

–Urte osoa: aprobetxamenduko denbora edozein izanik ere (herriko festak barne)

–Nafarroako plaza

–Gainerako karrika eta plazak

39,25 euro/m²

31,40 euro/m²

–Denboraldia: martxoaren 15etik urriaren 31 arte (herriko festak barne)

–Nafarroako plaza

–Gainerako karrika eta plazak

35,70 euro/m²

28,55 euro/m²

–Herriko festetan bakarrik paratzen direnean

–Nafarroako plaza

–Gainerako karrika eta plazak

16,30 euro/m²

13,05 euro/m²

3.–Salmenta automatikorako aparatuak, josteta makinak, haur jolasak eta antzekoak

57,55 euro urtean

4.–Kioskoak, “karrikoak” eta gaztainen saltokiak

35,00 euro hilean

5.–Banku entitateen kutxazain automatikoak eta bideo denden eta gainerakoen saltzeko makinak, erosleak karrikatik erabiltzen dituenak

57,55 euro urtean

6.–Txurro dendak

1,65 euro/m²/eguna, eta gutxienez ere 11,70 euro/eguna

7.–Tiro egiteko postuak eta/edo gisakoak

1,65 euro/m²/eguna, eta gutxienez ere 8,75 euro/eguna

8.–Zaldiko-maldikoak eta/edo gisakoak

1,65 euro/m²/eguna, eta gutxienez ere 13,05 euro/eguna

9.–Aldamioak, aldamio goratuak, plataforma mugigarriak, edukiontziak, siloak, hesiak, materialen pilaketak eta beste

Lehen 30 m²-ak

30etik 100 m²-ra bitarte

100 m²-tik gora

Gutxieneko tarifa

0,60 euro/m²/eguna

0,30 euro/m²/eguna

0,15 euro/m²/eguna

31,00 euro

10.–Garabiak

10,35 euro/eguna

11.–a) Txosnak, ikuskizun edo jostagarrietarako muntadurak, jatekoak saltzeko etxolak etab., festengatik, feriengatik edo bestelako ospakizunengatik.

15,30 euro egun edo zati bakoitzeko, lehen 2 m² edo zatiagatik

10,55 euro egun edo zati bakoitzeko, gainetiko m² edo zatiagatik

11.–b) Herriko festak: La Moderna plaza osorik alokatzea (katastroko erref.: 35/716/1/1: 2.163,54 m²)

4.000,00 euro

11.–c) Feriak: La Moderna plaza osorik alokatzea (katastroko erref.: 35/716/1/1: 2.163,54 m²):

2.000,00 euro

–Zirkuak (feria barrutia)

0,00 euro

–Autotxokeak (La Moderna plaza)

517,10 euro

–Zaldiko-maldikoa (Nafarroako plaza)

1.018,75 euro

–Kontraprestazio gisa sarrera prezioen murrizketa arautzen duen hitzarmenaren kasuan

0 euro egun edo zati bakoitzeko, gainetiko m² edo zatiagatik

12.–a) Saltokiak, otsaileko eta urriko ferietan eta abuztuko bestetan (6 m²):

57,55 euro/eguna

12.–b) Tasa, elektrizitatearen harguneagatik, a)

30,70 euro/feria/saltoki

12.–c Artisauak (produktuak berek egiten dituztenak):

15,35 euro eguneko

12.–d) Nekazaritzako elikagaien artisauak (elikagaiak berek landatu eta/edo ekoizten dituztenak):

30,70 euro eguneko

12.–e) Feria bereziak (ekologikoak, tematikoak...) eta ekitaldi bereziak otsaileko eta urriko ferietan eta festetan:

Udalaren aldez aurretiko erabakia

12.–f) Tasa, elektrizitatearen harguneagatik, c), d) eta e):

0 euro

13.–a) Zezen plazaren alokairua

360,45 euro/ekitaldi

13.–b) Feria barrutia alokatzea

180,00 euro/ekitaldi

13.–c) Baldin hitzarmenik bada, ordain gisa sarrera prezioen murrizketa arautzen duena

0,00 euro/ekitaldi

(Bi kasuetan ere, aurkeztu beharko da ekitaldirako gizarte erantzukizuneko asegurua behinik behin, bai eta Udalak eskatzen duen dokumentazio oro ere)

14.–a) Piezometroak eta gisako prospekzioak:

62,05 euro

14.–b) Erakunde ofizialek babestu dituztenean eta xedea ingurumenaren defentsa dutenean

0,00 euro

II. epigrafea.

–Fidantzak: Honako fidantza hauek ezartzen dira oro har, kalteak ordaintzeko, halakorik gertatzen bada ere:

–Zirkoak paratzea: 450,00 euro.

–Zezen plaza erabiltzea: 450,00 euro.

–Ferietako barrutia erabiltzea: 450,00 euro.

–Ferietako barrutiko taberna erabiltzea: 450,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L2014665