302. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Aldaketa, Tutoretzapeko apartamentuak eskuratzeko eta erabiltzeko arauak ezartzen dituen ordenantzan.
Hasierako onespena

Garesko Udalak, 2020ko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Garesko tutoretzapeko apartamentuak eskuratzeko eta erabiltzeko arauak ezartzen dituen ordenantzan.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluarekin.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik geldituko da Garesko tutoretzapeko apartamentuak eskuratzeko eta erabiltzeko arauak ezartzen dituen ordenantzaren aldaketa, eta haren behin betiko testua emanen da argitara.

Garesen, 2020ko abenduaren 18an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2015716