302. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARRAKAZTELU

2021eko zerga-tasa, tasa eta prezio publikoak. Hasierako onespena

Zarrakazteluko Udalak, 2020ko abenduaren 17an egin bilkuran, 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten zerga-sarreren eta prezio publikoen gaineko erabaki hau hartu zuen, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoarekin:

Lehenbizikoa.–Nahitaez ordainarazi beharreko zergak. Hasiera batez onesten dira ondoren zehazten diren karga-tasak, koefizienteak eta indizeak, Udalak nahitaez ordainarazi beharreko zergei dagokienez. 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera izanen dute indarra.

Bigarrena.–Hasiera batez onesten da aldaketa egitea Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoa arautzen duen ordenantza fiskalean.

Hirugarrena.–Onesten dira 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten gainerako tasen eta prezio publikoen tarifen eta kuoten zenbatekoak: ez dira igoko 2020an indarrean izan direnen aldean.

Laugarrena.–Zerga-tasak, prezioak, tasak eta ordenantza fiskalen aldaketak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek udal bulegoetan espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, zerga-tasak, prezioak, tasak eta ordenantza fiskalen aldaketak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Bosgarrena.–Erabaki honetan jasotako zenbateko eta prezio guztiek 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera hartuko dute indarra, aurreko izapideak betetakoan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Zarrakaztelun, 2020ko abenduaren 17an.–Alkatea, Javier Igal Iguaz.

Iragarkiaren kodea: L2015639