302. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

2021erako zerga-tasak, tasen tarifak, prezio publikoak, herri-lurren kanona eta gainerako ordainarazpenak

Buñuelgo Udalak, 2020ko abenduaren 14an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerga-tasak, tarifak, tasak, prezio publikoak, herri-lurren kanona eta gainerako ordainarazpenak 2021eko ekitaldirako.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai, 30 egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio edo oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia, bete daitezen Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea eta harekin bat heldu diren gainerako legeak.

Halakorik aurkeztu ezean, hasierako erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Buñuelen, 2020ko abenduaren 16an.–Jarduneko alkatea, Israel Jacoste Enciso.

Iragarkiaren kodea: L2015516