302. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2912/2020 EBAZPENA, abenduaren 9koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zehazten duena zer lanpostutan sartu ahal izateko eskatuko den nazionalitate espainiarra Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2020ko lan publikoaren eskaintza partzialean (2020rako luzatu den Estatuko 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokio eskaintza hau).

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikuluak ezartzen du Europar Batasuneko beste estatuetakoak diren herritarrak espainiarren baldintza berberetan sartzen ahalko direla lanpostu publiko guztietan, salbu eta aginte publikoan zuzenean edo zeharka parte hartzea eratxikita dutenetan eta Estatuaren edo Administrazio Publikoen interesak zaintzeko helburua duten funtzionarioen kasuan. Nafarroako Administrazio Publikoek finkatuko dute, nork bere eskumenen esparruan, zer lanpostutan ezin izanen diren sartu Europar Batasuneko beste estatuetako herritarrak.

Hori dela eta, azaroaren 25eko 85/2020 Foru Dekretuaren bidez, onetsi egin zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2020ko lan publikoaren eskaintza partziala, 2020ra luzatutako 2018ko Estatu Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokiona. Foru dekretu horrek, bere 4. artikuluan, ahalmena ematen dio Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari ebazpen baten bidez zehaztu dezan, kasuan kasuko sarrerako hautaproben deialdiak onetsi baino lehen, zein lanpostuk duten atxikia ahal publikoak betetzea edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen interesak zaintzeko erantzukizuna, lanpostu horietan sartzeko Espainiako nazionalitatea izatea eskatuko baita.

Adierazitakoarekin bat, bidezkoa da zehaztea, lan publikoaren eskaintza partzial horri dagokionez, zer lanpostutan sartzeko eskatuko den Espainiako nazionalitatea izatea, kontuan harturik ahal publikoak betetzea eratxikita dutela eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren interesak zaintzeko helburua duten eginkizunak direla.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Zehaztea ezen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2020ko lan publikoaren eskaintza partzialari dagokionez, zehazki, 2020ra luzatutako 2018ko Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokionez, lanpostu hauetan sartzeko beharrezkoa izanen dela Espainiako nazionalitatea izatea:

–Aholkulari juridikoa.

–Ogasuneko teknikaria.

–Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailea.

–Nafarroako Foruzaingoko agentea.

–Suhiltzailea.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko abenduaren 9an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (196/2019 Foru Agindua, abenduaren 18koa), Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, Pilar Goñi Muro.

Iragarkiaren kodea: F2015216