301. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

2020ko 4tik 10era bitarteko aurrekontu-aldaketak.
Hasierako onespena

Hiri honetako Udalak, 2020ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea 4/2020tik 10/2020ra bitarteko aurrekontu-aldaketak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Allon, 2020ko abenduaren 15ean.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2015386