301. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa, C-7 exekuzio unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektuan. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2020ko abenduaren 11n egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa Zizur Nagusiko Udal Planeko C-7 exekuzio unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektuan, Juan Miguel Mendive Urdiainek sustaturik. Proiektua udal katastroko 2. poligonoko 1629. lurzatiari esleitu zaion erabilerari buruzkoa da.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Zizur Nagusian, 2020ko abenduaren 15ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2015322