301. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

2020ko aurrekontuko 13. eta 14. aldaketak. Hasierako onespena

Valtierrako Udalak, 2020ko abenduaren 14an egindako osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren 2020ko aurrekontu orokorra aldatzeko 13/2020 eta 14/2020 espedienteak, aparteko kredituak gaitzeko.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluarekin bat, aurrekontuek informazioari, erreklamazioei eta publizitateari dagokienez dituzten tramite eta baldintza berei jarraikiz tramitatu eta onetsi behar da espediente hau. Hortaz, foru lege horren 202. artikuluan martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluari buruz xedatuaren arabera, espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan paratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek eta bizilagunek espedientea azter dezaten eta bidezko erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedienteak behin betiko onetsitzat joko dira, aurreko paragrafoan aipatu jendaurreko epea iragan ondoren.

Eta hori guztia argitara ematen da, bete dadin aipatutako legeetan xedatutakoa.

Valtierran, 2020ko abenduaren 15ean.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L2015382