301. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZITIBAR

3-11/2020 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Untzitibarko Udalak, 2020ko abenduaren 10ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 3-11/2020 aurrekontu-aldaketak, 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Erabakia jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten bada, Osoko Bilkurak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aldaketa behin betiko onetsiko da.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuan egin aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, lehen paragrafoan aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Untzitin, 2020ko abenduaren 15ean.–Alkatea, Francisco Javier Ibiricu Astráin.

Iragarkiaren kodea: L2015331