301. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

2021eko lan-egutegia

Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2020ko abenduaren 15ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

“Ikusirik 217/2020 Ebazpena, maiatzaren 18koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezarri baitzen, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2021eko jaiegunen egutegi ofiziala (2020ko 120. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 4koan).

Ikusirik aurkeztutako proposamena, Udalbatzak honako hau erabaki du, Agrupación Independiente Tiebas-Campanas-Muruarte taldeak aldeko sei boto emanda eta PSN-PSOEko zinegotziaren abstentzioarekin:

Lehenbizikoa.–Tebas-Muru Artederretako Udalaren 2021erako lan egutegia onestea. Hona hemen, beraz, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak, 2021erako:

Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

Urtarrilaren 6a: Jaunaren agerkundea.

Martxoaren 19a: San Jose.

Apirilaren 1a: Ostegun Santua.

Apirilaren 2a: Ostiral Santua.

Apirilaren 5a: Pazko astelehena.

Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

Irailaren 16a: Tokiko festa.

Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoa.

Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, bai eta lehen aipatu diren egun baliogabe eta jaiegunetan ere.

Bigarrena.– Urteko lanorduen banaketa hau ezartzea: administrazioko urteko lanaldian benetako lanorduen kopurua 1.592 da, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuaren arabera.

Tebas-Muru Artederretako Udaleko lanaldiaren urteko benetako lanordu kopurua honela banatuko da:

a) Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da.

b) Jendea hartzeko eta Erregistro Orokorra irekitzeko ordutegia 09:00etatik 14:00ak arte izanen da.

c) Lan ordutegia betetzeko eta aipatu lanorduak ez gainditzeko, egun balioduna izanen da, baina zerbitzurik gabekoa, abenduaren 7a.

Aurreko apartatuetan ezarritako lanaldi banaketa ez zaie aplikatuko familia-arrazoiengatik, lana eta familia kontziliatzeagatik edo zerbitzuaren beharrengatik lanaldi bereziren bat dutenei, murriztua edo malgua. Horiek berariazko lan akordioa izanen dute.

Hirugarrena.–Lanaldiko atsedenaldia honela arautzea: eguneko lanaldi jarraitua 6 ordukoa baino luzeagoa duten langileek gehienez hogei minutuko atsedenaldia izanen dute. Atsedenaldi horrek ez dio eraginen zerbitzu emateari, eta, orokorrean, 10:00etatik 13:00etara hartzen ahalko da.

Laugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Tebas-Muru Artederretako Udalaren iragarki-taulan argitaratuko da”.

Tebas-Muru Artederretan, 2020ko abenduaren 16an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L2015519