301. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

4/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko 274. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 24an, urte bereko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketak hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betiko onetsi da eta, beraz, argitara ematen. Hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

4. ALDAKETA

GASTUAK:

1.3410.1310006 aurrekontu-egozpena.–Errefortzua COVID-19a langileak: 8.500,00 euro.

FINANTZAKETA:

1.87000 aurrekontu-egozpena.–2019ko superabita: 4.300,00 euro.

1.4511003 aurrekontu-egozpena.–Nafarroako Enpleguaren Zerbitzuko dirulaguntza: 4.200,00 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta ohartarazten da ezen, onespen honen kontra, errekurtso hauek paratzen ahal direla:

1. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, hau argitaratzen den egunetik hasita.

2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki honen biharamunetik hasita.

Santakaran, 2020ko abenduaren 14an.–Alkate udalburua, Jesús Luis Caparroso Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L2015313