301. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketak aurrekontuan. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2020ko azaroaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Noain Elortzibarko 2020ko aurrekontuan aldaketak egiteko lau espediente.

Erabaki hori 2020ko 274. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 24an.

Legez ezarritako epea iragan denez inork haren kontra erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da.

1. espedientea.–Aparteko kredituak partida hauetan: “Transferentzia arruntak” 4. kapituluko gastuen 2 partidatan, 2020,70 eurokoa eta 282,33 eurokoa, hurrenez hurren; “Finantza-gastuak” 3. kapituluko gastuen partida batean, 808,53 eurokoa; eta “Kapital transferentziak” 7. kapituluko gastuen partida batean, 3.000 eurokoa. Denak finantzatuko dira gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinen bidez. Zenbateko osoa 6.111,56 euro da.

2. espedientea.–Kreditu-gehigarriak partida hauetan: “Finantza-gastuak” 3. kapituluko gastuen partida batean, 284,46 eurokoa, eta “Transferentzia arruntak” 4. kapituluko gastuen 2 partidatan, 16.250,17 eurokoa eta 1.930,00 eurokoa, hurrenez hurren. Denak finantzatuko dira gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinen bidez. Zenbateko osoa 18.464,63 euro da.

3. espedientea.–Kreditu transferentzia, 16.176,26 eurokoa, “Transferentzia arruntak” 4. kapituluko gastuen partida batetik, “Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak” 2. kapituluko gastuen partida batera (zenbatekoa: 16.176,26 euro).

4. espedientea.–Kreditu gehigarria “Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak” 2. kapituluko gastuen partida batean, 4.381,50 eurokoa. “Transferentzia arruntak” 4. kapituluko diru-sarreren partida batekin finantzatuko da (zenbatekoa: 4.381,50 euro).

Noain Elortzibarren, 2020ko abenduaren 11n.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2015339