301. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

2021eko karga-tasak

Miranda Argako Udalak, 2020ko abenduaren bian egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, erabaki zuen bere horretan mantentzea 2021. urterako udal zergetako karga-tasak, indizeak eta portzentajeak, hemen heldu diren bezala:

1.–Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: karga tasa izanen da katastroko balio garbiaren %0,240.

2.–Landa-lurraren gaineko kontribuzioa: karga tasa izanen da katastroko balio garbiaren %0,80.

3.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: karga-tasa izanen da obraren kostuaren %3,5, obrak gauzatzeko zenbatekoaren gainean aplikaturik.

4.–Etxebizitza hutsen gaineko zerga: ez da aplikatuko 2021. urtean.

5.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,40 indizea ezarri da (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 154. artikulua).

6.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: sortzapenaren unean aplikatu beharreko koefiziente eta karga-tasa berak aplikatuko dira, Nafarroako Gobernuak 2021eko ekitaldirako onesten duen balio-gehikuntzaren sortzealdia kontuan harturik.

7.–Herritarrentzako zuzeneko aprobetxamenduak herri-lurretan: 8,00 euro/erregu (lehorreko lurrak). Familia-baratzeetarako, 40,41 euro/erreguko errenta, 2018ko abuztuaren 7ko erabakiaren arabera. Nafarroako Ubideko ureztalur berrien herritarrentzako herri-lurren aprobetxamenduei dagokienez, adjudikaziodunen behin betiko zerrenda onesten denean finkatuko da prezioa.

8.–Beste zenbait errentamendu, alokairu eta adjudikazio: urtero handituko dira KPIan izaniko igoeraren arabera edo haien baldintza-agirian ezartzen den moduan.

9.–Partikularrek itzultzea hedabideetan argitaratutako iragarkien zenbatekoak, espedienteak haiek sustatzen dituztenean: iragarkien zenbatekoaren %100.

Erabaki hauek 2021. urteko urtarrilaren batean jarriko dira indarrean, eta haien kontra errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

a) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazten denetik hasita.

b) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, Miranda Argako Udalari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazten denetik aitzina, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu baino lehen; edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, erabakia jakinarazten denetik aitzina.

Miranda Argan, 2020ko abenduaren 14an.–Alkatea, Francisco Gil Serantes.

Iragarkiaren kodea: L2015737