301. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

90/2020 FORU AGINDUA, abenduaren 15ekoa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin-behineko onespena ematen diona proiektu honi: “N-121-A errepidea, Iruña-Behobia, 2+1 motako bide bihurtzea, 22+500 KPtik 40+900 KPra bitarte”.

Proiektu hau aurkeztu da behin-behineko onespena emateko: “N-121-A errepidea, Iruña-Behobia, 2+1 motako bide bihurtzea, 22+500 KPtik 40+900 KPra bitarte”.

N-121-A errepide arrunta da, eta interes orokorreko errepide gisa dago sartuta Nafarroako Errepideen Katalogoan.

Haren funtzionamendua eta bide segurtasuna hobetzeko asmoz, erabaki da 2+1 motako errepide bihurtzea.

Proposatu den diseinuarekin, ezin izanen da kontrako noranzkoko erreia erabiliz aurreratu, eta bidegurutzeetan baizik ezin izanen da ezkerretara biratu.

2019ko martxoaren 28an, arestian aipatutako proiektua jendaurrean jarri zen, ingurumen prozeduraren barruan. Jasotako alegazioak aztertu ondoren, teknikoki egokitzat jo diren aldaketa batzuk egin zaizkio proiektuari.

Aurreikusi den behin betiko diseinuak ezaugarri hauek ditu:

–22+500 KP-23+700 KP: Zeharkako sekzioa, bi erreikoa Irungo noranzkoan eta errei batekoa Iruñeko noranzkoan, bai eta 2 m-ko erdibitzailea ere, hesi metaliko eta guzti. 22+960 KP eta 23+700KParen artean, trazadura saihesbidean egiten da, eta horrela nabarmen hobetzen dira oraingo ikuspena eta segurtasuna.

–23+700 KP-24+500 KP: Sekzio honek bi errei ditu Iruñeko noranzkoan, eta errei bat Irungo noranzkoan. 2 m-ko zabalera duen erdibitzailea, eta hesi metalikoa.

–24+500 KP-25+900 KP: Egungo plataforma mantentzen da: errei bat noranzko bakoitzean. Eremu hau N-121-A errepidetik bereizita geldituko da Arraizko Benten saihesbidea eraikitzen denean. NA-4230 errepidean (Arraizko errepidea) biribilgune berria proiektatu da, eta horrek ezkerretara biratzeko aukera emanen die iparraldeko noranzkoan doazen eta 24+100 KPko industria eremura sartu nahi duten ibilgailuei.

–25+900 KP-28+000 KP (Belateko tuneleko hegoaldeko ahoa): Bere horretan mantentzen da oraingo banaketa –bi errei Irungo noranzkoan eta bat Iruñekoan–, baina 2 m-ko zabalera duen erdibitzaile bat jartzen da, hesi metaliko eta guzti.

NA-1210 errepidearekiko lotura hobetzen da (Belateko mendatera igotzekoa): bi errei berri egiten dira abiadura aldatzeko (dezelerazio-erreia Iruña-NA-1210ean eta azelerazio-erreia Irun-NA-1210ean), eta luzatzen da NA-1210etik N-121-Ara Iruñeko noranzkoan sartzeko azelerazio-erreia.

–30+900 KP (Belateko tuneleko iparraldeko ahoa)-32+900 KP (Almandozko tuneleko hegoaldeko ahoa): Zeharkako sekzioa, bi erreikoa Iruñeko noranzkoan eta errei batekoa Irungo noranzkoan, bai eta 1 m-ko erdibitzailea ere, hesi bertikal eta guzti.

–34+100 KP (Almandozko tuneleko iparraldeko ahoa)-39+100 KP: Sekzio honek bi errei ditu Iruñeko noranzkoan, eta errei bat Irungo noranzkoan. 2 m-ko zabalera duen erdibitzailea, eta hesi metalikoa.

Almandozko lotunean eta 38+500 KPan dagoen atsedenlekuan (eskuinaldean), abiadura aldatzeko erreiak luzatzen dira.

NA-1210 errepidetik Iruñerako irteera hobetzen da, 38+900 KPan.

–39+100 KP-tarte amaiera: Sekzio honek bi errei ditu Irungo noranzkoan, eta errei bat Iruñekoan. 2 m-ko erdibitzailea, eta hesi metalikoa.

Proiektua jendaurrean jartzeko idatzi den dokumentuak jasotzen ditu Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legeak eskatutako agiriak.

Horrenbestez, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak egindako txostenarekin eta hark proposatu duenarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak xedatzen duenarekin bat,

AGINTZEN DUT:

1. Behin-behineko onespena ematea proiektu honi: “N-121-A errepidea, Iruña-Behobia, 2+1 motako bide bihurtzea, 22+500 KPtik 40+900 KPra bitarte”.

2. Hasiera ematea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze espedienteari (eranskinean ageri da ondasun eta eskubide horien zerrenda).

3. Proiektua jendaurrean jartzea hilabetez, bai proiektuaren eduki teknikoari, bai lurrak okupatu beharrari dagokienez, desjabetu ahal izateko. Epe horretan, egokitzat jotzen diren ohar edo alegazioak egiten ahalko dira, idatziz. Interesdunek eskura izanen dute proiektua Lurralde Kohesiorako Departamentuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren web-orrian eta Lantz, Ultzama eta Baztango udaletxeetan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web-orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.

5. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Desjabetze Atalari eta Lantz, Ultzama eta Baztango udalei, eta horiek premiatzea bakoitzak bere iragarki taulan argitara dezan.

Iruñean, 2020ko abenduaren 15ean.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza Pérez.

ERANSKINA

Proiektua: “N-121-A errepidea, Iruña-Behobia, 2+1 motako bide bihurtzea, 22+500 KPtik 40+900 KPra bitarte”.

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

FINKA

Zk.

JABEA ETA HELBIDEA

DESJ. AZALERA

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LUR MOTA

OLAIBARKO UDAL-MUGARTEA

LA-01

Lanzko Udalaren herri-lurrak

26

5

46I

Larreak

LA-02

Lanzko Udalaren herri-lurrak

147

5

46H

Belardia

LA-04

Lanzko Udalaren herri-lurrak

20

5

46F

Belardia

LA-05

Lanzko Udalaren herri-lurrak

313

5

46C

Lehorreko alorra

LA-06

Lanzko Udalaren herri-lurrak

36

5

197G

Belardia

LA-07

Lanzko Udalaren herri-lurrak

5.603

5

46B

Belardia

LA-08

Lanzko Udalaren herri-lurrak

11.849

5

200E

Belardia

LA-09

Lanzko Udalaren herri-lurrak

2.640

5

200D

Larreak

LA-10

Lanzko Udalaren herri-lurrak

544

5

199A

Larreak

LA-11

Lanzko Udalaren herri-lurrak

5.422

5

200C

Larreak

LA-12

Lanzko Udalaren herri-lurrak

636

5

197D

Belardia

LA-13

Lanzko Udalaren herri-lurrak

114

5

200B

Lehorreko alorra

LA-14

Lanzko Udalaren herri-lurrak

177

5

197C

Zuhaixkak

LA-15

Lanzko Udalaren herri-lurrak

200

5

197H

Lurzorua

LA-16

Lanzko Udalaren herri-lurrak

1.398

5

200A

Belardia

LA-17

Lanzko Udalaren herri-lurrak

790

5

191J

Belardia

LA-18

Uriz, Jesús

106

5

192B

Nekazaritzako biltegia

LA-19

Barragan Lacunza, Carlos Enríque

480

5

192A

Belardia

LA-20

Lanzko Udalaren herri-lurrak

239

5

194A

Belardia

LA-21

Lanzko Udalaren herri-lurrak

1.140

5

191G

Belardia

LA-22

Lanzko Udalaren herri-lurrak

169

5

191A

Larreak

LA-23

DE HEUS NUTRICION ANIMAL SAU

126

5

258A

Zoladura

LA-24

SAT ULTZAMAKOAK

152

5

196A

Zoladura

LANZKO UDALAREN HERRI-LURRAK

LA-25

SAT ULTZAMAKOAK

105

5

262A

Zoladura

LA-26

Oscoz Goicoechea, Joaquín Ismael

16

5

259A

Zoladura

LA-27

Oscoz Goicoechea, Joaquín Ismael

33

5

260A

Zoladura

LA-28

Oscoz Goicoechea, Joaquín Ismael

163

5

193A

Belardia

ULTZAMAKO UDAL-MUGARTEA

UL-01

Iparrea Iturralde, Sinforiana

114

8

1B

Belardia

UL-02

Larrainzar Erviti, Pedro

11

8

42A

Belardia

UL-03

Arraitz-Orkingo Kontzejuaren herri-lurrak

112

8

49A

Lehorreko alorra

UL-04

Arraitz-Orkingo Kontzejuaren herri-lurrak

558

8

50A

Belardia

UL-06

Arraitz-Orkingo Kontzejuaren herri-lurrak

27

9

95D

Hariztia

UL-07

Arraitz-Orkingo Kontzejuaren herri-lurrak

241

9

95A

Pagadia

UL-08

Arraitz-Orkingo Kontzejuaren herri-lurrak

83

9

89A

Pagadia

UL-09

Arraitz-Orkingo Kontzejuaren herri-lurrak

355

9

348C

Pagadia

UL-10

Arraitz-Orkingo Kontzejuaren herri-lurrak

108

9

155A

Askot. zuhaitzak

UL-11

Arraitz-Orkingo Kontzejuaren herri-lurrak

2

9

162A

Pagadia

UL-12

Barreneche Oyarzun, Juan Pedro

172

9

34A

Lehorreko alorra

UL-13

Leoz Llorente, Felipe

251

9

38A

Lehorreko alorra

UL-14

Ezcurra Aramburu, María Josefa

75

9

70B

Urezta. alorra

UL-15

Barreneche Oyarzun, Juan Pedro

236

9

40A

Belardia

FINKA

ZK.

JABEA ETA HELBIDEA

DESJ. AZALERA

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LUR MOTA

BAZTANGO UDAL-MUGARTEA

BA-01

Baztango Udalaren herri-lurrak

15

84

224A

Gaztainadia

BA-02

Iruñeko Artzapezpikutza

71

3

60A

Askot. zuhaitzak

BA-03

Echeveste Arrechea, Ainhoa

115

3

61A

Askot. zuhaitzak

Apezteguia Vertiz, Juan Luis

BA-04

Echeveste Arrechea, Ainhoa

64

3

73A

Pinudia

Apezteguia Vertiz, Juan Luis

BA-05

Nafarroako Foru Komunitatea (Errepidez kanpokoak)

30

3

77A

Zuhaixkak

BA-06

Nafarroako Foru Komunitatea (Errepidez kanpokoak)

6

3

169A

Larreak eta zuhaitzak

BA-07

Echenique Arrijuria, María Jesús

172

3

78B

Belardia

BA-08

Echenique Arrijuria, María Jesús

79

3

9B

Askot. zuhaitzak

BA-09

Nafarroako Foru Komunitatea (Errepidez kanpokoak)

170

5

503A

Larreak

Bilketek eta instalazio lagungarriek ukitutako lurzatiak

FINKA

ZK.

JABEA ETA HELBIDEA

ALDI BAT. OKUPAZIOA

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LUR MOTA

LANZKO UDAL-MUGARTEA

LA-10

Lanzko Udalaren herri-lurrak

200

5

199A

Larreak

ULTZAMAKO UDAL-MUGARTEA

UL-05

Ezcurra Aramburu, María Josefa

1.788

9

75A

Belardia

Hondakindegiek ukitutako lurzatiak

FINKA

ZK.

JABEA ETA HELBIDEA

ALDI BAT. OKUPAZIOA

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LUR MOTA

LANZKO UDAL-MUGARTEA

LA-17

Lanzko Udalaren herri-lurrak

28.318

5

191J

Belardia

LA-21

Lanzko Udalaren herri-lurrak

12.185

5

191G

Belardia

ULTZAMAKO UDAL-MUGARTEA

UL-15

Barreneche Oyarzun, Juan Pedro

9.270

9

40A

Belardia

UL-16

Etxenike Gubia, Alberto

22.551

9

41A

Belardia

UL-17

Huarriz Oteiza, Miguel Ángel

15.710

9

42A

Belardia

UL-18

Jaunsaras Braña, Pedro

48.144

9

69A

Belardia

Migueltorena Aríztegui, María Coro

Ukitutako lurpeko telefonia zerbitzuak berrezartzea

FINKA

ZK.

TITULARRA ETA HELBIDEA

ZORTASUNA EZARTZEA

ml-m²

EUSKARRIA-KUTX.

ALD. BAT.

OKUP.

M2

ZERB.

MOTA

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LUR MOTA

LANZKO UDAL-MUGARTEA

LA-03

Galarregui Echenique, Máximo

365

1.095

6-24

2.536

TL

5

266A

Lehorreko alorra

ULTZAMAKO UDAL-MUGARTEA

UL-01

Iparrea Iturralde, Sinforiana

117

350

3-12

815

TL

8

1B

Belardia

UL-14

Ezcurra Aramburu, María Josefa

28

82

1-3

194

TL

9

70B

Urezta. alorra

UL-15

Barreneche Oyarzun, Juan Pedro

54

159

2-8

400

TL

9

40A

Belardia

Iragarkiaren kodea: F2015599