301. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARDA

2020ko 3. eta 4. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2020ko 268. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 17an, 2020ko 3. eta 4. aurrekontu-aldaketak hasiera batez onesteko erabakia, Udalak hartu zuena 2020ko azaroaren 6ko osoko bilkuran. Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontu-aldaketa horien espedienteak behin betiko onesten dira eta argitara ematen, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

3/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Aparteko kreditua

GASTUAK:

1.9310.22702.–Balorazio txostena: 5.000,00 euro.

1.9200.64100.–Agiriak informatizatzea: 7.550,00 euro.

1.4590.62900.–Eguzki-instalazio fotovoltaikoa: 5.000,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1.87000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 17.550,00 euro.

4/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

GASTUAK:

1.1510.22760.–EEBB/Hirigintzako txostenak eta plan partziala: 15.000,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1.87000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 15.000,00 euro.

Legardan, 2020ko abenduaren 14an.–Alkatea, Silvestre Belzunegui Otano.

Iragarkiaren kodea: L2015312