301. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

2. poligonoko 1. azpieremuko 128. lurzatiaren desafektazioa
eta kalifikazio juridikoaren aldaketa

Abenduaren 11ko Alkatetzaren 209/2020 Ebazpenaren bidez, Bi Ahizpe kaleko 11-Bko beheko higiezinaren kalifikazio juridikoa aldatzeko administrazio-espedientea hastea erabaki zen, desafektatzeko eta, horrela, zerbitzu publikoko jabari publikokoa izatetik ondare-erabilerakoa izan dadin aldatzeko.

Aipatu eraikinak 20,56 m²-ko azalera eraikia du, eta 18,38 m²-ko azalera erabilgarria. Mugakideak: iparraldean, banandu zen finka; hegoaldean, 3. atariko beheko solairua eta eraikinaren ataria; ekialdean, Donostiako errepideko aterpeak eta mendebaldean, lehenengo solairuaren mailan dagoen kanpoko fatxada. Iruñeko 3 zenbakiko Jabetza Erregistroan inskribatuta dago, 3.799. liburukian, 10. liburuan, 91. folioan, eta 2. inskripzioa ditu erreferentzia. Honako katastro erreferentzia du: 128. lurzatia, 1. azpiarea, eta haren izaera herri-jabariko ondasuna da: zerbitzu edo erabilera publikoa.

Horren berri ematen da, argitaratzen denetik hilabeteko epean espedientea udal honetako idazkaritzan aztertu eta egoki iritzitako alegazioak egin ahal izateko.

Irurtzunen, 2020ko abenduaren 14an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2015367