301. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GIRGILLAO

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko 189. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 25ean, aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

1/2020 aldaketa: Kreditu-gehigarriak: 1 4121 69200 partida “Argiñarizko usategietarako materiala”. Zenbatekoari 15.500,00 euro gehitu behar zaizkio eta, beraz, zenbatekoa, guztira, 19.000,00 euro dira. 2019ko diruzaintzako gerakinaren kargura finantzatuko da.

Etxarren Girgillaon, 2020ko abenduaren 14an.–Alkate udalburua, Francisco Javier López de San Román Laño.

Iragarkiaren kodea: L2015298