301. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten:

Sustatzailea: José Luis Berraondo Gurbindo eta M.ª Luisa Revilla Martínez.

Jarduera: Hiru etxebizitza libre, garajeak eta trastelekuak dituen eraikina.

1. poligonoa, 39. lurzatia.

Alderdia: Zizurko Bide Zaharra, 1.

Kontzejua: Zizur Txikia.

Zizurren, 2020ko azaroaren 13an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2015000