301. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

9/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko ekitaldiaren aurrekontu ekonomikoaren 9/2020 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesten duen erabakia 2020ko 268. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 17an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aparteko kreditua

Gastua gehitzea:

Futbol zelaiko argiteria eraberritzea

18.000,00 euro

Herriko argiteria eraberritzea

15.350,00 euro

Ibilgailu elektrikoa erostea

31.000,00 euro

Ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntua instalatzea

750,00 euro

Erromeroko Andre Mariaren basilikarako pasealekua eta harbidea

30.000,00 euro

Futbol zelairako UBS sortzea

31.400,00 euro

Guztira

126.500,00 euro

Finantzaketa:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

16.500,00 euro

Kapital transferentzien aparteko funtsa, tokiko ekonomia bultzatzeko inbertsioetarako

110.000,00 euro

Guztira

126.500,00 euro

Cascanten, 2020ko abenduaren 14an.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2015318