301. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Aldi baterako lan-kontratudunen zerrendak arautzen dituen erregelamendua. Hasierako onespena

Berriozarko Udalak, 2020ko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

ERABAKITZEN DU:

Lehena.–Hasiera batez onestea Berriozarko Udalaren aldi baterako lan-kontratudunen zerrendak arautzen dituen erregelamendua.

Bigarrena.–Erabaki hau jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udalaren iragarki-taulan argitaratu ondoren, interesdunek azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Hirugarrena.–Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamaziorik, kexarik nahiz oharrik aurkezten ez bada. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori, behin betiko testuarekin batera, argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Berriozarren, 2020ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2015155