301. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Alkatetzaren eskuordetzea

2020ko abenduaren 17an, Berriobeitiko Udaleko alkate Raúl Julio Bator Pérezek alkatearen 625-2020 Ebazpena eman zuen, ondotik hitzez hitz osorik heldu dena:

Toki Korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan eta harekin bat datozenetan eta Udal Funtzionamenduari buruzko Erregelamendu Organikoaren IV. tituluko II. kapituluan ezarritakoari jarraikiz, eta gaixotasunagatik baja hartzen dudanez gaurtik aurrera

EBAZTEN DUT:

1.–Udal honetako lehen alkateordeari, Manuel Moreno Torresi, eskuordetzea alkatetzaren eginkizunak, 2020ko abenduaren 18tik berriz abisatu arte, gaixotasunagatiko bajagatik.

2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Udalbatzari honen berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Aditzera ematen dut, jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten dizut erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat para daitekeela, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoari jarraikiz, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau egin eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.

c) Bi horien aurretik, hautara, berraztertzeko errekurtsoa, jakinarazten den egintza eman duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, honen jakinarazpena egin eta biharamunetik hasita.

Berriobeitin, 2020ko abenduaren 17an.–Alkatea, Raúl Julio Bator Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2015699