30. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTEKO ETA ESTERIBARKO UDALEN ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Podologia zerbitzuaren tasen aldaketa.
Behin betiko onespena

Uharteko eta Esteribarko Udaletako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2019ko urriaren 3an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea epigraferen batean podologiako zerbitzuaren tasetan. Iragarki hori argitaratu zen 2019ko 226. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 15ean.

Jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat jotzen da, eta testu osoa argitaratzen, eraginkortasun juridikoa izan dezan; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa), zeina aldatu baitzen maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez.

Hona hemen testu aldatua:

TASAK

Mankomunitateak dirulaguntza emanen du familia-unitatearen diru-sarreren arabera, aintzat harturik azkeneko errenta aitorpeneko diru-sarrerak, eta horiek zati kide kopurua eginda:

7.500,00 EURO EDO GUTXIAGO

7.501,00 EUROTIK 15.000,00 EURORA BITARTE

15.001,00 EUROTIK 20.000,00 EURORA BITARTE

20.0001 EURO EDO GEHIAGO

65 URTETIK BEHERAKOAK,
ERROLDATU GABEAK

8,00 euro/zerbitzua

10,00 euro/zerbitzua

15,00 euro/zerbitzua

18,00 euro/zerbitzua

18,00 euro/zerbitzua

Mankomunitateak onuradunei esanen die zein den zerbitzu bakoitzarengatik ordaindu beharreko zenbatekoa.

Uharten, 2020ko urtarrilaren 20an.–Burua, Iñaki Crespo San José.

L2001326

Iragarkiaren kodea: L2001326