30. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDASKO, VALTIERRAKO, ALESBESKO, MILAGROKO ETA CADREITAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2020rako lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2019ko abenduaren 17an egin bilkuran, 2020ko lan egutegia onetsi zuen Mankomunitatearen zerbitzuko langileendako. Hartara, jaiegun izanen dira ondotik ematen diren egunak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Urtarrilaren 17a: herriko jaieguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 9a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 10a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 13a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 15, 16 eta 17: herriko jaiak.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 7a: Konstituzio egunaren biharamuna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, eta 2020ko lan egutegian ezarri diren gainerako jaiegunetan.

Baliogabeak izanen dira, 2020an epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta arestian aipatutako egunak, jaiegunak baitira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Cadreitan, 2019ko abenduaren 18an.–Mankomunitateko burua, Luis Manuel Azqueta Corrales.

Iragarkiaren kodea: L2001138