30. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Hirigintza, Mugikortasuna eta Ingurunearen informazio batzordea, alkateak burutza bereganatzea

Alkatetzak, dekretu bidez, Ales Mimentza de Iralari eskuordetu zion Hirigintza, Mugikortasuna eta Ingurunearen informazio eta jarraipenerako udal batzorde iraunkorraren burutzaren eskudantzia, honako hauek aintzat harturik: Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 125. eta 38. artikuluak eta aipatu batzordeak 2019ko ekainaren 27ko bilkuran egindako proposamena.

Ales Mimentza de Irala ez dagoenez, ezin izanen du informazio batzorde horren hurrengo bilkurarako deialdia egin eta bertan buru izan.

Hori dela eta, egokitzat jotzen da alkateak eskuordetutako burutza bereganatzea, Hirigintza, Mugikortasuna eta Ingurunearen informazio batzordeak funtzionamendu zuzena izate aldera.

Kontuan harturik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 116. eta 125. artikuluak eta Sektore Publikoko Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 10. artikulua,

EBAZTEN DUT:

1. Alkateak bereganatzea Hirigintza, Mugikortasuna eta Ingurunearen informazio eta jarraipenerako udal batzorde iraunkorraren 2020ko urtarrilaren 22ko bilkuraren burutza.

2. Ebazpen honen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44.2 artikuluan xedatuari jarraikiz. Horrek ez du galarazten bereganatzeak eraginkortasuna izatea ebazpen hau sinatu eta biharamunetik aurrera.

Zizur Nagusian, 2020ko urtarrilaren 20an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2000867