30. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Alkatetzaren ordainsaria eta dedikazio araubidea

Vianako Udalak, 2020ko urtarrilaren 16an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluak udalbatzetako kideen dedikazioari eta ordainsariei buruz xedatutakoa, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan ezarriarekin bat.

Ikusirik Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 56. artikuluak xedatzen duela Nafarroako udalbatzek diru kopuruak jartzen ahal dituztela aurrekontuetan, beren kideei kargua betetzeagatik ordainsariak edo kalte-ordainak emateko.

Horrenbestez, Udalbatzak erabakitzen du:

1. Dedikazio esklusiboko araubidea ezartzea alkatearentzat, bere karguan aritzeko. Urtean 30.000,00 euroko ordainsari gordina jasoko du, gehi dagozkion enpresa-kuotak, 14 pagetan banatuta, eta urtero berrikusiko da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen ordainsariak berrikusten diren proportzio berean.

2. Erabakiak 2020ko otsailaren 1ean hartuko du indarra, eta indarrean egonen da Osoko Bilkurak gai honi buruzko beste erabaki bat hartu arte.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu beharko da, eta argitaratzen denetik sortuko dira ordainsariak eta sariak, atzeraeragina dutela, erabakian xedatutakoari jarraikiz.

Vianan, 2020ko urtarrilaren 17an.–Alkatea, Mª B. Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2000759