30. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Orain Tudela-Cultura den Castel Ruiz TEEParen estatutuak aldatzea

Tuterako Udalak, 2018ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Castel Ruiz TEEParen (orain, Tudela-Cultura) estatutuen 1.1, 3., 17.2 eta 17.3 artikuluetan. Iragarki hori 2019ko 94. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 16ean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 1613/2019 ebazpenaren bidez, 17.3 artikuluaren azken paragrafoa deuseztatu zen.

Ebazpen horretan xedatua betez, 17.3 artikuluaren azken idazketa argitaratzen da; hona hemen:

17.3 artikulua.–Zuzendari kudeatzailearen lanpostua hutsik dagoenean edo hura kanpoan, eri edo bidezko eragozpenak joa denean, entitateko zuzendaritzakoen artean lehendakariak hautatzen duenak ordezkatuko du, aurreko apartatuan ezarritako baldintzak betetzen baditu.

Argitara ematen da ebazpen hori bete beharrez.

Tuteran, 2020ko urtarrilaren 22an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2001143