30. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

2020ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Puiuko Udalak, 2019ko azaroaren 27an egindako osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen 2020ko plantilla organikoa.

2019ko 251. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 24an, eta ondoren jendaurrean egon da 15 egun baliodunean. Ezarritako epean inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluari jarraituz, onetsirik gelditzen da Puiuko Udalaren 2020ko plantilla organikoa, eta indarrean sartuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari igorri beharko zaio plantilla organikoaren kopia, behin betiko onespena jaso eta hilabeteko epean.

Puiun, 2020ko urtarrilaren 21ean.–Alkatea, María Rosario Guillen Guillen.

1. ERANSKINA

ALDAKETA, PUIUKO UDALAREN 2020KO PLANTILLA ORGANIKOAN

Udalaren lanpostuak

Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Araubide juridikoa: funtzionarioa. D Maila. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %10. Lanaldiaren luzapeneko osagarria, 50 ordu urtean (herriko festak, Santa Zita, Uxue eta Katalain): %5,44. 19/2008 Foru Dekretuaren osagarria: %2,99. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean.

Udaleko funtzionarioen izenen zerrenda

Jose Ramón Aierra Guillén. Zerbitzu anitzetako enplegatua. D maila. Antzinatasuna: 1997-11-01.

Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunarekin partekatutako lanpostuak

Funtzionarioak.

–Idazkaria (hutsik).

Lan-kontratudunak.

–Administrari-ofiziala (hutsik).

–Administrari laguntzailea (hutsik).

–Administrari laguntzailea (hutsik).

–Administrari laguntzailea (hutsik, sortu berria).

–Administrari laguntzailea, lanaldiaren %20 (hutsik).

Iragarkiaren kodea: L2001001