30. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

2020rako karga-tasak

Berbintzanako Udalak, 2019ko abenduaren 12ko osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, erabaki zuen ezartzea, 2020ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izan dezaten, ondotik aipatzen diren karga-tasak eta ponderazio indizeak, era berean aipatzen diren udal zergei dagozkienak:

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa:

%0,405eko karga-tasa.

–Koefiziente murriztaileak, balorazio txostena onetsita:

OINARRI MURRIZTUAREN SORTZEALDIA
ETA BALIOAK

C1 KOEFIZIENTEA,
TXOSTENAREN
INDARRALDIAREN
LEHENBIZIKO URTEAN APLIKATZEKOA

C2 KOEFIZIENTEA, TXOSTENAREN INDARRALDIAREN BIGARREN URTEAN APLIKATZEKOA

C3 KOEFIZIENTEA, TXOSTENAREN INDARRALDIAREN HIRUGARREN URTEAN APLIKATZEKOA

Urte 1

0,00

0,00

0,00

2 urte

0,50

0,00

0,00

3 urte

0,67

0,33

0,00

4 urte

0,75

0,50

0,25

–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa:

%0,8ko karga-tasa.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ):

Karga-tasa:

• Orokorra: %3,5.

• Fatxadak pintatzea: ez da ordaindu behar.

• Gazte ekintzaileek enpresa berriak ezartzea: %3.

• Etxebizitzak zaharberritzeko espedienteak: %3.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga (EJZ):

%1,4 indizea, gutxieneko kuoten gainean.

–Lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga*:

Igarotako urteen kopurua kontatzean urte osoak hartuko dira, urte zatikiak kontuan hartu gabe. Sortzealdia urtebetetik beherakoa denean, urteko koefizientea hainbanatuko da, soilik hilabete osoak kontuan hartuta, eta ez hilabete zatikiak.

Lurraren balioaren gainean aplikatu beharreko koefizienteak sortzapenaren unean.

Sortzealdia:

–0,63: 20 urte edo hortik gora.

–0,58: 19 urte.

–0,51: 18 urte.

–0,36: 17 urte.

–0,21: 16 urte.

–0,06: 15 - 4 urte

–0,06: 4 urte.

–0,11: 3 urte.

–0,13: 2 urte.

–0,13: urte 1.

–0,06: urtebetetik behera.

Karga-tasa: %8.

* Portzentajeak aldatu egiten dira foru araudi ezberdinen arabera eta azken horrek ezarriko ditu behin betiko portzentajeak, baldin eta egungo balioekin desadostasunik badago.

Erabaki horren aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

1. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo horretako Salari zuzendua, edo Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluak aurreikusitako kasuetan (lege horren bidez arautu zen Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa), bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; nolanahi ere, aitzinetik eta hautara, paratu ahalko da berraztertzeko errekurtsoa egintza ebatzi duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bestela,

2. Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Berbintzanan, 2019ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.

Iragarkiaren kodea: L2001207