2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTIKA
2019ko 7. eta 8. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena
2019ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abenduaren 27an, 2019ko 7. eta 8. aurrekontu-aldaketak hasiera batean onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Horrenbestez, 2019ko 7. eta 8. aurrekontu-aldaketak behin betiko onetsirik gelditu dira, eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Aplikatu beharreko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua; foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea.
2019KO AURREKONTUKO 7. ALDAKETA
Artikako Kontzejuak, 2019ko abenduaren 18an egin bilkuran, ondotik ematen den aldaketa onetsi zuen 2019ko aurrekontuan, Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeari eta hura aurrekontuaren eta gastu publikoaren arloan garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuari jarraikiz.
Aldatu beharreko gastuak:
PARTIDA | KONTZEPTUA | ZENBATEKOA |
Kreditu-gehigarria |
1 1650 22100 | Kaleko argiteria | 10.000,00 euro |
1 9200 1310001 | Garbiketako langileen ordainsaria | 3.000,00 euro |
1 9200 48200 | NUKFko urteko kuota | 10,05 euro |
Aldatu beharreko gastuak, guztira | 13.010,05 euro |
Finantzaketa:
PARTIDA | KONTZEPTUA | ZENBATEKOA |
1 87000 | Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako | 13.010,05 euro |
Finantzaketa, guztira | 13.010,05 euro |
2019KO AURREKONTUKO 8. ALDAKETA
Artikako Kontzejuak, 2019ko abenduaren 18an egin bilkuran, ondotik ematen den aldaketa onetsi zuen 2019ko aurrekontuan, Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeari eta hura aurrekontuaren eta gastu publikoaren arloan garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuari jarraikiz.
Aldatu beharreko gastuak:
PARTIDA | KONTZEPTUA | ZENBATEKOA |
Kreditu berezia |
1 1510 68100 | Etxebakar sektorearen birpartzelazioa eta urbanizazioa | 10.242,87 euro |
Aldatu beharreko gastuak, guztira | 10.242,87 euro |
Finantzaketa:
PARTIDA | KONTZEPTUA | ZENBATEKOA |
1 87000 | Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako | 10.242,87 euro |
Finantzaketa, guztira | 10.242,87 euro |
Artikan, 2019ko abenduaren 18an.–Kontzejuko burua, Cristina Recalde Vallejo.
Iragarkiaren kodea: L2001051