3. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 7a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2019-P-1294

María Rosario Baños Lópezek, José Miguel Baquedano Erasok eta Cruz Palacios Hidalgok honako datu eta ezaugarri hauek dituen lur azpiko ur publikoen aprobetxamendua eskatu dute:

Aprobetxamendua 10 metroko sakonera duen putzu bat da, Odrón ibaira ezkerraldetik isurtzen den Carrizal errekaren ezkerraldean, ur-ibilguetako polizia-eremuan, La Raicilla alderdian (2. poligonoa, 566. eta 567. lurzatien arteko muga). Ura jasotzeko ekipoa motoponpa bat izanen da, 10 ZP-koa, 10 l/s-ko uneko emariarekin. Ura 1,99 hektareako olibadia tantaka ureztatzeko erabiliko da, Elizagorriko udal-mugarteko (Nafarroa) 2. poligonoko 565., 566. eta 567. lurzatietan. Urtean 2.500,89 m³-ko ur bolumena hartuko da guztira, eta batez besteko emari baliokidea 0,154 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko abenduaren 12an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1916320