3. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 7a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2019-EXT-32

2019ko azaroaren 27an, aldeetako batek eskatuta ireki zen ur aprobetxamendurako eskubidea amaitzeko espedientea, jarraian azaltzen diren ezaugarriak dituena, kontzesiodunak uko egin diolako.

Ezaugarriak:

Titularra: Agustin Barricarte Perez, Javier Barricarte Perez.

Xedea: Ur aprobetxamenduaren eskubidea amaitzeko eskaera, ukoagatik.

Ibilgua: putzu-erretena (Ebro ibaia).

Alderdia: La Planilla (P6;F321).

Udalerria: Azagra (Nafarroa).

Batez besteko ur-emari baliokidea kontsumo handieneko hilabetean: 0,81 (l/s).

Eskubidearen titulua: Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 1995eko azaroaren 27an emandako Ebazpena.

Inskripzioaren datuak: Ur Erregistroko A atala, 09. liburukia, 001. orria.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko abenduaren 5ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1916319