3. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 7a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2019-S-864

Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatea.

Xedea: Urritzelkiko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Erro ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Lizoain (Nafarroa).

Urritzelkiko isurketak 600 m³-ko emaria du urtean, eta Erro ibaira isurtzen da Imhoff biltegi batean araztu ondoren.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko abenduaren 4an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1916157