3. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

2020ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Alkatetzaren abenduaren 11ko 328/2019 Ebazpenaren bidez, ezarri da Andosillako udal bulegoak itxita egonen direla jarraian zehazten diren honako egun hauetan:

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emandako 177/2019 Ebazpenaren bidez (2019ko 105. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 31koa) Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegun onetsiak.

Irailaren 8a, Cercako Andre Maria, herrian jai, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren azaroaren 22ko 250/2019 Ebazpenean adierazi bezala (2019ko 239. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 5ekoa).

Martxoaren 20a: San Jose zubia.

Irailaren 7a, 9a, 10a eta 11: herriko jaiak.

Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoaren eguneko zubia.

Abenduaren 24a: Gabon eguna.

Abenduaren 31: Urte Zahar eguna.

Adierazitako egunak baliogabetzat joko dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean adierazitako epeak zenbatzean.

Era berean, jakinarazten da jendea hartzeko udal bulegoetako ordutegia honako hau dela: astelehenetik ostiralera, 9etatik 14etara.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Andosillan, 2019ko abenduaren 11n.–Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Itarte.

Iragarkiaren kodea: L1915926