3. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 7a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2019-S-852

Urraulgoitiko Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Urraulgoitiko Udala.

Xedea: Zabaltzako hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Errekagaitzea erreka-Santsola erreka-zuloa (Areta ibaia).

Isurketa eginen den udal-mugartea: Urraulgoiti (Nafarroa).

Zabaltzako isurketak 3.000 m³-ko emaria du urtean, eta Imhoff biltegian araztu ondoren, bertako errekara (Errekagaitzea) isurtzen da; erreka hori Sansoloa erreka-zuloan isurtzen da, ezkerraldetik, eta hau Areta ibaiaren arrokoa da, ezkerraldetik isurtzen baita bertara.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko abenduaren 3an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1916099